Otsailaren 20
Otsailaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamaikagarren eguna da. 314 egun falta dira urtea amaitzeko, 315 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1972 – Juan José Munduate Zamalkona hil zen Basaurin, hilabete batzuk lehenago Indautxuko komisaldegian pairatutako torturen ondorioz.
- 1980 – ETAk Eugenio Saracibar Gonzalez militarra hil zuen Donostian.
- 1988 – Iparretarrak erakundeko bost kide atxilotu zituzten Bokaleko erorketan, goizaldean. Villa Hélène izeneko etxean bilduta zeuden Filipe Bidart, Ttotte Etxebeste, Filipe Lascaray, Jean-Paul Hiribarren eta Peio Agerre.
- 2003 – Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen, ETAren zati omen zela argudiatuz.
- 2005 – Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
- 2021 – Nafarroa Garaiko Bera udalerrian baso-sute bat piztu zen; ondoko herrietara zabaldu eta guztira 1.600 hektareatik gora erre zituen.
Mundua
- 1472 – Orkadak eta Shetlandak Eskoziako koroaren menpera pasa ziren, Danimarkako Margarita printzesa Eskoziako Jakue III.arekin ezkondu ondoren.
- 1524 –
- Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa (garaian, Hegoaldeko eta Iparraldeko itsasoak izenarekin ezagunak) Panamako istmoa zeharkatuko zuen kanal baten bidez lotzeko aukera aztertzeko agindu zuen.
- Pedro de Alvaradoren armadak Tecún Umán hil zuen, bere erresuma babesten ari zela.
- Otsailaren 24 – Klemente VII.ak Aragoiko Inkisizioari baimena eman zion sodomia ikertu eta zigortzeko, herexia izan edo ez. 1600ean Inkisizioak eskatu zion bere epaitegiei kasu hauek ikertzeari uzteko.
- 1792 – Amerikako Estatu Batuetako posta zerbitzua abian jarri zen.
- 1935 – Caroline Mikkelsen Antartikara iritsi zen, hori lortu zuen lehen emakumezkoa.
- 2004 – Kontserbadorrek Irango hauteskundeak irabazi zituzten.
- 2005 – Espainian Europar Konstituzioa onartu edo ezeztatzeko erreferenduma egin zen, bozkatutako espainiarren %42tik %76,7ak onartuz.
- 2005 – José Sócrates Portugalgo lehen ministro aukeratu zuten.
- 2010 – Portugalgo Madeira uhartean egondako eurite indartsuetan 42 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1724 – Georg Friedrich Händelen Giulio Cesare opera estreinatu zen Londresen.
- 1816 – Sevillako bizargina (italieraz: Il barbiere di Siviglia), Gioachino Rossiniren musika eta Cesare Sterbiniren libretoa duen opera bufoa estreinatu zen Erromako Argentina Antzokian.
- 1872 – Metropolitan Museum of Art ireki zen New Yorken.
- 1877 – Piotr Ilitx Txaikovskiren Beltxargen aintzira baleta estreinatu zen Moskuko Bolxoi antzokian.
- 1952 – The African Queen ("Afrikar Erregina") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Humphrey Bogart eta Katherine Hepburn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 – 9½ Weeks ("9 aste t'erdi") filma estreinatu zen, Adrian Lynek zuzendu eta Kim Basinger eta Mickey Rourke aktoreek anteztu zutelarik.
- 2008 – Bienvenue chez les Ch'tis ("Ongietorriak Iparraldera") filma estreinatu zen, Dany Boonek zuzendu eta berak, Kad Merad eta Zoé Félix aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1855 – Victor Pierre Dubarat, lapurtar apaiz eta historialaria (h. 1939).
- 1869 – Fabien Hastoy, zuberoar idazle eta irakaslea (h. 1950).
- 1890 – Felix Arteta, euskal margolari, marrazkilari eta karikaturista (h. 1986).
- 1895 – Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea (h. 1940).
- 1905 – Adela Bazo, nafar margolaria (h. 1984).
- 1907 – Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria (h. 1985).
- 1910 – Antonio Aranaga, Auntxa, euskal trikilaria (h. 2001).
- 1923 – Juanita Arenaza, gipuzkoar erraketista (h. 2015).
- 1926 – Alfonso Sastre, Euskal Herrian errotutako espainiar idazle eta editorea, Madrilen (h. 2021).
- 1932 – Enrique Múgica, PSOEko gipuzkoar politikaria (h. 2020).
- 1937 – Manuel Ibarburu, gipuzkoar arraunlaria (h. 2021).
- 1951 – Presen Zubillaga Auza, nafar militante feminista (h. 2023).
- 1954 – Jon Paredes, Txiki, ETAkidea, frankismoko azken exekuzioetan fusilatua, Zalamea de la Serenan (h. 1975).
- 1955 – Pilar Idoate, nafar sukaldari eta enpresaburua.
- 1956 – Joseba Aurkenerena, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- 1958 – Félix Lacuesta, lapurtar futbolari ohia.
- 1961 – Jose Maria Etaio, jauzian trebatutako nafar atleta-ohia.
- 1962 –
- Joseba Gotzon Varela, bizkaitar idazle eta musikaria.
- Jose Maria Zezeaga, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1967 – Eduardo Iturralde, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- 1968 –
- Francisco Javier Luke, bizkaitar futbolari ohia.
- Mikel Saez de Urabain, euskal alpinista eta eskalatzailea.
- 1969 – Xabier Barandiaran, gipuzkoar soziologo, unibertsitateko irakasle eta politikaria.
- 1972 – Kamel Ziani, euskal atleta, maratoian aditua, Marokon.
- 1980 – Imanol Hariñordoki, lapurtar errugbi jokalaria.
- 1983 – Maitane Melero, nafar atleta, distantzia luzetan aditua.
- 1987 – Zuriñe Gil, arabar futbolaria.
- 2001 – Luis Jiménez, nafar futbolaria.
- 2002 –
- Kerman Sukia, gipuzkoar futbolaria.
- Unai Vélez, bizkaitar futbolaria.
- 2005 - Carlos Lumbreras, nafar futbolaria.
Mundua
- 1469 – Tomas Kaietano, italiar teologoa, eskola tomistako teologorik handienetakoa (h. 1534).
- 1630 – Josefa Obidos, Portugalgo XVII. Mendearen bigarren erdiko margolaririk aipagarriena (h. 1684).
- 1742 – James Gandon, ingeles arkitektoa (h. 1823).
- 1791 – Émile Deschamps, frantziar poeta (h. 1871).
- 1805 – Angelina Grimké, estatubatuar politikari aktibista, emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1879).
- 1818 – Matilde Díez, espainiar antzerki-aktorea (h. 1883).
- 1844 –
- Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria (h. 1906).
- Mihály Munkácsy, hungariar margolaria (h. 1900).
- Joshua Slocum, kanadar itsasgizon eta abenturazalea, munduari itsasoz eta ontzi batean bakarka bira eman zion lehenbiziko gizasemea (h. 1909).
- 1849 – Ivan Evstratiev Gexov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1924)
- 1868 – Pompeu Fabra, kataluniar hizkuntzalaria, katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuena (h. 1948).
- 1869 – Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (h. 1943).
- 1879 – Pedro Muñoz Seca, Noucentisme edo 14 Belaunaldiaren espainiar idazlea (h. 1936).
- 1882 –
- Pádraic Ó Conaire, irlandar kazetari eta idazlea (h. 1928).
- Elie Nadelman, poloniar-estatubatuar eskultorea (h. 1946).
- 1886 – Bela Kun, hungariar politikaria (h. c. 1939).
- 1888 –
- Georges Bernanos, frantziar idazlea (h. 1948).
- Marie Rambert, poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria (h. 1982).
- 1896 – Henri de Lubac, frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala (h. 1991).
- 1898 – Jessica Daves, estatubatuar idazle eta argitaratzailea (h. 1974).
- 1899 – Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (h. 1982).
- 1901 –
- Louis Kahn, estatubatuar arkitektoa (h. 1974).
- Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (h. 1984).
- 1902 –
- Ansel Adams, estatubatuar paisaien-argazkilari eta ingurugiroko ekintzailea (h. 1984).
- Katharine Way, estatubatuar fisikaria, Nuclear Data Project-en egindako lanagatik ezaguna (h. 1995).
- 1910 – Esther Szekeres, hungariar-australiar matematikaria (h. 2005).
- 1912 – Pierre Boulle, frantziar idazlea (h. 1994).
- 1914 – Julia de Burgos, Puerto Ricoko idazle eta feminista, uhartearen independentziaren eta giza eskubideen aldekoa (h. 1953).
- 1919 – Matilde Elena López, salvadortar idazlea, poeta, saiokeragilea eta dramagilea (h. 2010).
- 1922 – Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (h. 2012).
- 1923 –
- Forbes Burnham, Guyanako presidentea (h. 1985).
- Helen Murray Free, estatubatuar emakume kimikari eta hezitzailea (h. 2021).
- 1924 –
- Evelyn Pielou, britainiar zientzialaria (h. 2016).
- Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (h. 2019).
- 1925 – Robert Altman, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2006).
- 1926 –
- Richard Matheson, estatubatuar eleberrigile eta zinema gidoilaria (h. 2013).
- Zinaida Portnova, sobietar partisanoa, ehun nazi baino gehiago pozoitu zituelako ezaguna (h. 1944).
- Bob Richards, estatubatuar pertika jauzilaria (h. 2023).
- 1927 – Sidney Poitier, bahamar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2022).
- 1931 –
- John Milnor, estatubatuar matematikaria.
- Walter Kieber, Liechtensteingo lehen ministroa (h. 2014).
- 1932 – Robert Ader, estatubatuar psikologoa, psikoneuroimmunologiaren aitatzat joa (h. 2011).
- 1933 – Jukhim Zviahilski, Ukrainako lehen ministroa (h. 2021).
- 1937 –
- Robert Huber, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- Nancy Wilson, estatubatuar abeslari melodikoa, garaiko bokalistarik dotore eta beroenetakoa (h. 2018).
- 1940 –
- Anke Ehrhardt, sexu eta genero garapeneko alemaniar ikerlaria.
- Jimmy Greaves, ingeles futbolari eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- 1942 –
- Mitch McConnell, estatubatuar politikaria.
- Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2012).
- 1943 –
- Aleksandr Pavlovitx Aleksandrov, sobietar kosmonauta ohia.
- Antonio Inoki, japoniar borrokalaria eta sustatzailea (h. 2022).
- Mike Leigh, ingeles zinema-, antzerki- eta telebista-zuzendaria.
- 1945 –
- Randa Haines, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- George Smoot, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- 1948 –
- Jennifer O'Neill, estatubatuar aktorea.
- Christopher A. Pissarides, zipretar-britainiar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1949 – Ivana Trump, txeko-estatubatuar modelo, enpresaburu eta idazlea eta Donald Trumpen lehen emaztea (h. 2022).
- 1951 –
- Gordon Brown, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Anthony Davis, estatubatuar pianista eta musikagilea.
- María Jesús Cueto, santandertar artista
- 1952 – Elsa Bornemann, argentinar idazlea.
- 1954 –
- Tamara Adrián, venezuelar politikari, abokatu eta ekintzaile transexuala.
- Anthony Stewart Head, ingeles aktore eta abeslaria.
- Patty Hearst, estatubatuar aktorea.
- 1960 –
- Rosa Fernández Rubio, asturiar alpinista, Zazpi Gailurrak igotzen Espainiako lehen emakumea.
- Cándido Muatetema Rivas, Ekuatore Gineako lehen ministroa (h. 2014).
- Fayez al-Sarraj, Libiako presidentea.
- 1962 –
- Jelizaveta Glinka, errusiar langile humanitarioa eta karitate aktibista (h. 2016).
- Hilario Pino, espainiar kazetari eta telebistako albistegi aurkezlea.
- 1963 – Charles Barkley, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria, historian hegaleko-pibot onenetakotzat hartua.
- 1966 – Cindy Crawford, estatubatuar top-model ohia.
- 1967 –
- Kurt Cobain, Nirvana taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea (h. 1994).
- David Herman, estatubatuar aktorea.
- Nenad Maslovar, montenegroar futbolari ohia.
- Lili Taylor, estatubatuar aktorea.
- 1969 – Siniša Mihajlović, serbiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- 1971 –
- Calpernia Addams, estatubatuar idazle, aktore, musikari eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko bozeramaile eta ekintzailea.
- Jari Litmanen, finlandiar futbolari ohia.
- Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (h. 2017).
- Matías Zaldarriaga, argentinar fisikari eta astronomoa.
- 1972 – Cristina Sánchez, espaniar toreatzaile ohia, zezenketa-esatari eta ordezkari artistikoa.
- 1973 – Vladimir Luján, kubatar palaria.
- 1974 – Amanda Elstak, hungariar abeslaria eta pertsona lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eta Hungariako ijitoen eskubideen defendatzailea.
- 1977 – Maria Van Kerkhove, estatubatuar epidemiologoa, gaixotasun infekziosoetan aditua.
- 1978 –
- Lauren Ambrose, estatubatuar aktorea.
- Julia Jentsch, alemaniar aktorea.
- 1980 – Artur Boruc, poloniar futbolaria.
- 1982 – Lucía Aldao, galiziar poeta eta artista.
- 1985 – Julia Volkova, errusiar abeslari, musikagile eta pianista, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- 1988 – Rihanna, barbadostar abeslaria.
- 1989 – Iga Wyrwał, poloniar modelo eta aktorea.
- 1990 – Ciro Immobile, italiar futbolaria.
- 1991 –
- Hidilyn Diaz, filipinar pisu-jasotzaile eta hegazkinlaria.
- Sally Rooney, irlandar idazlea.
- 2000 – Kristóf Milák, hungariar igerilaria.
- 2003 – Olivia Rodrigo, estatubatuar aktorea, abeslaria eta abestigilea.
- 2005 – Sara Ortega, errioxar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1865 – Leonardo Zuloaga, Mexikon lurjabe handia bilakatutako bizkaitarra, Mexikon (j. 1805).
- 1869 – Jose Antonio Uriarte, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1812).
- 1892 – Manuel Juambeltz, euskal apaiz, foruzale eta karlista (j. 1839).
- 1976 – René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria, Parisen (j. 1887).
- 2010 – Juan Perurena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- 2016 – Nando Josu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Santanderren (j. 1939).
- 2019 – Luis García-Ochoa, gipuzkoar margolaria, Madrilen (j. 1920).
- 2020 –
- Jesus Mari Elejalde, arabar apaiza eta euskal idazlea (j. 1935).
- Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (j. 1929).
- 2021 – Bolao, bizkaitar futbolaria, Mallorcan (j. 1935).
Mundua
- 1054 – Jaroslav I.a Kievekoa, Novgorodeko printzea eta Kieveko lehen-printzea (j. c. 978).
- 1194 – Tankredo Siziliakoa, Siziliako erregea (j. 1138).
- 1431 – Martin V.a, Aita santua (j. 1369).
- 1513 – Joan I.a Danimarkakoa, Danimarka, Norvegia eta Suediako erregea (j. 1455).
- 1600 – Innico d'Avalos d'Aragona, italiar kardinala.
- 1626 – John Dowland, ingeles musikagilea, Laut-jotzailea.
- 1685 – Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1628).
- 1773 – Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa, Sardiniako erregea eta Savoiako dukea (j. 1701).
- 1778 – Laura Bassi, italiar filosofa, irakaslea eta zientzialaria (j. 1711).
- 1790 – Josef II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1741).
- 1795 – Esteban Antonio Aguado, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1729).
- 1810 – Andreas Hofer, Tirolgo abertzalea (j. 1767).
- 1853 – José Ramón Rodil, espainiar militarra (j. 1789).
- 1861 – Eugène Scribe, frantziar dramagilea (j. 1791).
- 1871 – Paul Kane, kanadar margolaria (j. 1810).
- 1874 –
- Joséphine Marchais, frantziar jornalaria, Parisko Komunan parte hartu zuena (j. 1837).
- Holger Roed, daniar margolaria (j. 1846).
- 1893 – P. G. T. Beauregard, militar konfederatua (j. 1818).
- 1895 – Frederick Douglass, estatubatuar idazlea (j. c. 1818).
- 1907 – Henri Moissan, frantziar kimikaria, 1906ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1916 – Klas Pontus Arnoldson, suediar egile, kazetari, politikari eta bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (j. 1844).
- 1920 –
- Jacinta Marto, portugaldar haur artzaina. Fatiman Ama Birjina ikusi omen zuen (j. 1910).
- Robert Peary, Ipar Polora iristen lehena izan zela adierazi zuen esploratzailea (gaur egun zalantzan jarria) (j. 1856).
- 1923 – Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (j. 1893).
- 1929 – Edward L. Atkinson, britainiar itsas zirujaua eta Antartikako esploratzailea (j. 1881).
- 1933 – Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (j. 1903).
- 1942 – Annie Vivanti, britainiar italiar idazlea (j. 1866).
- 1953 – Francesco Saverio Nitti, Italiako lehen ministroa (j. 1868).
- 1960 – Adone Zoli, Italiako lehen ministroa (j. 1887).
- 1961 – Percy Grainger, estatubatuar musikagilea (j. 1882).
- 1966 – Chester Nimitz, estatubatuar almirantea (j. 1885).
- 1972 – Maria Goeppert-Mayer, poloniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- 1974 – Matilde Hidalgo, ekuadortar mediku, poeta, sufragista eta aktibista (j. 1899).
- 1987 – Edgar P. Jacobs, belgikar komikigilea (j. 1904).
- 1989 – Erika Köth, alemaniar sopranoa (j. 1925).
- 1992 –
- Roberto D'Aubuisson, salvadortar militarra eta politikaria (j. 1943).
- Pierre Dervaux, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1917).
- Dick York, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 1993 – Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (j. 1916).
- 1996 – Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (j. 1930).
- 1999 – Sarah Kane, britainiar antzerkigilea (j. 1971).
- 2000 – Jean Dotto, frantziar txirrindularia (j. 1928).
- 2001 – Donella Meadows, estatubatuar ingurumen-zientzialari, hezitzaile eta idazlea (j. 1941).
- 2003 – Maurice Blanchot, frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa (j. 1907).
- 2005 –
- Sandra Dee, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Hunter S. Thompson, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1937).
- 2010 – Alexander Haig, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala eta NATOko buruzagi nagusia (j. 1924).
- 2012 – Lv Zijian, arte martzialetan aditua eta aldi batez Txinako Herri Errepublikako gizonik zaharrena (118 urte) (j. 1893).
- 2013 – Irina Vladislavovna Bussen, mineralogista, geologoa, petrologoa eta mendigune alkalinoetako espezialista nabarmena (j. 1915).
- 2014 - Antoinette Fouque, frantziar psikoanalista, idazle, kazetari eta feminista (j. 1936).
- 2017 – Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (j. 1930).
- 2022 – Oleksandr Sydorenko, ukrainar igerilaria (j. 1960).
- 2024 –
- Andreas Brehme, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1960).
- Vasile Dîba, errumaniar kanoalaria (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Maite/Maitetxu/Maitena/Maitane eta Gamiz/Gamio/Gamiza.
- Justizia Sozialaren Mundu Eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.