Otsailaren 2
Otsailaren 2a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamahirugarren eguna da. 332 egun falta dira urtea amaitzeko, 333 egun bisurteetan.
Egun honetan Kandelario eguna ospatzen da Euskal Herrian, eta Marmotaren eguna AEBetan: biak ala biak Europan jatorria duen tradizio berarekin erlazionatuta daude.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1875 – Bigarren Karlistaldia: liberalek Iruñeko setioa apurtu zuten.
- 1956 – Euskal Herrian izugarrizko hotz denboralea hasi zen eta ia osorik elurpean geratu zen gau hartan. Hilabete inguru iraun zuen.
- 1980 – BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
- 2002 –
- Intsumiso talde batek armadak igorritako dokumentuak konfeti bilakatu zituen Bilboko Gobernu Militarraren aurrean. Bezperan intsumisioa despenalizatu zuen Espainiako Gobernuak.
- Euskal Herrian Euskaraz taldeko hamar kidek intsumisio kanpaina abiatu zuten Gernika-Lumoko epaitegian.
- 2012 – Euskal Herrian siberiar hotz-boladak elurteak eta zero azpiko tenperaturak eragin zituen.
- 2014 – 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeita hamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
Mundua
- 1119 – Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1878 – Greziak gerra deklaratu zion Turkiari.
- 1918 – Errusiak Estoniaren independentzia onartu zuen.
- 1920 – Estonia eta SESBen arteko bake ituna sinatu zen.
- 1933 – Alemania: Adolf Hitlerrek Alemaniako Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 2005 – Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- 2010 – Gutxienez 41 lagun hil zituzten eta 106 zauritu Bagdad iparraldean egin zuten atentatu suizidan.
- 2012 – Espainian lau milioi pertsona baino gehiago zeuden langabezian.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1845 – Ildegonda, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Temistocle Soleraren libretoa duen opera estreinatu zen Milango Kontserbatorioan.
Mundua
- 1922 – James Joyceren Ulises argitaratu zen.
- 1979 – Michael Crichton estatubatuar idazle, gidoigile eta zinema zuzendariak zuzendutako eta Sean Connery, Donald Sutherland eta Lesley-Anne Down aktoreek antzeztutako The First Great Train Robbery filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1426 – Leonor I.a Nafarroakoa, Nafarroako XXX. erregina (h. 1479).
- 1652 – Bernard Renau Elizagarai, nafar ingeniari eta militarra (h. 1719).
- 1733 – Joaquín María Egia, gipuzkoar zientzialari eta politikaria (h. 1803).
- 1778 – Maria Antonia Eskibel Navarrete, gasteiztar liberal sutsua eta frantsestua Espainiako Independentzia Gerra garaian (h. 1849).
- 1814 – Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes, bizkaitar finantza gizona, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat (h. 1890).
- 1828 – Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (h. 1868).
- 1831 – José María Lakoizketa, nafar botanikoa (h. 1891).
- 1878 – Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea (h. 1937).
- 1883 – Nicolás Giral, tafallar idazlea (h. 1917).
- 1887 – María Francés, nafar aktorea (h. 1987).
- 1895 – Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1989).
- 1896 – Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1936).
- 1902 – Jesús Oiarbide, euskal atleta (h. 1933).
- 1913 – Teresa Atutxa, Sor Amparo, gipuzkoar erlijiosa (h. 2000).
- 1917 – Jose Maria Azpiroz Zabaleta, nafar euskaltzalea, euskaltzaina, itzultzailea eta apaiza (h. 1997).
- 1922 – Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (h. 2015).
- 1923 – Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (h. 2011).
- 1938 – Fernando Aguilar, Aretxabaletako erbi-txakurra, euskal atleta, luzera handiko lasterketetan aditua, Jaénen (h. 2013).
- 1948 – Santiago Arrospide, Santi Potros, gipuzkoar ETAkidea.
- 1950 – Gorka Knörr, arabar abeslaria eta politikaria, Tarragonan.
- 1956 – Katxin Uriarte, bizkaitar zesta-jokalari ohia.
- 1962 – Itziar Laka, bizkaitar hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
- 1966 – Ignacio Ordóñez, gipuzkoar kirolaria, borroka librean aditua (h. 2020).
- 1968 – Mieltxo Saralegi, nafar harrijasotzailea.
- 1969 – Valery Karpin, Errealeko futbolari ohia.
- 1970 –
- Aitor Gorosabel, Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria.
- Xabier Lazpiur, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1975 – Celine Beigbeder, lapurtar tenislaria.
- 1977 – Gotzon Enbil, gipuzkoar zestapuntalari ohia.
- 1986 – Elodie Baffalio, zuberoar piano-jotzaile inprobisatzailea.
- 1990 – Leire Etxaniz, bizkaitar pilotaria, emakumezko esku-huskako pilotarien artean txapel gehien eskuratu dituena.
- 1992 – Unai Bustinza, Bustinza, bizkaitar futbolaria.
- 1996 –
- Odei Arrieta, gipuzkoar futbolaria.
- Andoni Fernandez Jordan, Oli, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Martin Zubimendi, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1208 – Jakue I.a Aragoikoa, Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea (h. 1276).
- 1455 – Joan I.a Danimarkakoa, Danimarka, Norvegia eta Suediako erregea (h. 1513).
- 1487 – Joan Zápolya, Hungariako erregea (h. 1540).
- 1494 – Bona Sforza Milangoa, Poloniako erregina ezkontidea (h. 1557).
- 1596 – Jacob van Campen, herbehereetar margolari eta arkitekto barrokoa (h. 1657).
- 1616 – Sébastien Bourdon, frantziar margolaria (h. 1671).
- 1649 – Benedikto XIII.a, Aita santua (h. 1730).
- 1650 – Nell Gwyn, lehen aktore ingelesetako bat eta Karlos II.a erregearen maitalea (h. 1687).
- 1700 – Johann Christoph Gottsched, alemaniar filosofo, egile eta kritikaria (h. 1766).
- 1711 – Wenzel Anton Kaunitz, austriar politikaria (h. 1794).
- 1745 – Hannah More, ingeles idazlea eta filantropoa (h. 1833).
- 1754 – Charles Maurice de Talleyrand-Périgord, Frantziako 1. lehen ministroa (h. 1838).
- 1793 – William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (h. 1866).
- 1838 – Karmni Grima, maltar nekazaria, tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat joa (h. 1922).
- 1844 – Marie Hankel, Esperanto literaturako alemaniar idazlea (h. 1929).
- 1862 – Concepción Aleixandre, espainiar mediku, ginekologo, asmatzaile, zientzialari, irakasle, sufragista eta idazlea (h. 1952).
- 1866 – Enrique Simonet, espainiar margolaria (h. 1927).
- 1870 – Henri Fehr, suitzar matematikaria (h. 1954).
- 1871 – Olga Preobrajenska, errusiar-fratziar dantzaria (h. 1962).
- 1873 – Konstantin von Neurath, alemaniar diplomazialari eta politikaria (h. 1956).
- 1876 – Maurice Tourneur, frantziar zinemagilea, zinemaren aitzindarietako bat (h. 1961).
- 1882 –
- Andres Greziakoa, greziar printzea (h. 1944).
- James Joyce, irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1941).
- 1885 –
- Mikhail Frunze, Armada Gorriko komandantea (h. 1925).
- Aldo Palazzeschi, italiar eleberrigile, poeta, kazetari eta saiakeragilea (h. 1974).
- 1886 – Frank Lloyd, eskoziar zinema zuzendaria (h.1960).
- 1889 – Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (h. 1952).
- 1891 – Antonio Segni, Italiako presidentea (h. 1972).
- 1892 – Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (h. 1968).
- 1893 – Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (h. 1923).
- 1895 – Wilhelm Giese, alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (h. 1990).
- 1896 – Ramón Franco, espainiar politiko, militar eta pilotua (h. 1938).
- 1899 – Ossi Oswalda, alemaniar antzezlea (h. 1948).
- 1901 –
- Jascha Heifetz, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 1987).
- Alberto Sartoris, italiar arkitektoa (h. 1998).
- 1904 – Helen Rose, arropa eta filmetako jantzien estatubatuar diseinatzailea (h. 1985).
- 1905 – Ayn Rand, judu jatorriko errusiar-estatubatuar filosofo eta idazlea, objektibismoaren garatzailea (h. 1982).
- 1913 – Masanobu Fukuoka, japoniar nekazaria, ospetsua nekazaritzan aldeztu zuen metodo eta prozedura naturalengatik (h. 2008).
- 1915 – Abba Eban, israeldar politikaria (h. 2002).
- 1917 –
- Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (h. 2018).
- Alberto Sols, espainiar biokimikaria (h. 1989).
- 1918 – Hella Haasse, herbehereetar idazlea (h. 2011).
- 1922 – Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (h. 2003).
- 1923 – Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (h. 2009).
- 1926 – Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (h. 2020).
- 1927 – Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (h. 1991).
- 1928 – Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa (h. 2022).
- 1929 – George Band, ingeles alpinista (h. 2011).
- 1931 –
- Dries van Agt, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2024).
- Maria Gusakova, errusiar iraupen-eskiatzailea (h. 2022).
- 1934 – Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantziar zinemagilea (h. 2023).
- 1937 – Eric Arturo Delvalle, Panamako presidentea (h. 2015).
- 1938 –
- Bo Hopkins, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- 1939 –
- Mary-Dell Chilton, estatubatuar biologoa, landareen bioteknologia modernoaren sortzaileetako bat.
- Dale T. Mortensen, estatubatuar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2014).
- Sirkka Turkka, finlandiar poeta (h. 2021).
- 1942 – Graham Nash, ingeles musikari, abeslari, abesti egilea eta argazkilaria.
- 1944 – Sandy Carmichael, eskoziar errugbilaria (h. 2021).
- 1945 – Hugo Fernández, uruguaiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- 1946 –
- Isaias Afewerki, Eritreako presidentea.
- Blake Clark, estatubatuar aktorea.
- Fernando Colomo, espainiar arkitekto, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Alpha Oumar Konaré, Maliko presidentea.
- 1947 – Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1948 – Adolfas Šleževičius, Lituaniako lehen ministroa (h. 2022).
- 1949 – Francesco D'Adamo, italiar idazlea.
- 1950 – Bárbara Rey, espainiar vedette, telebista-aurkezle eta aktorea.
- 1952 –
- Park Geun-hye, Hego Koreako presidentea, Ekialdeko Asiako lehen emakume presidentea.
- Christiane Taubira, frantziar politikaria.
- 1963 –
- Gonzalo de Castro, espainiar aktorea.
- Andrej Kiska, Eslovakiako presidentea.
- Edu Marangon, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 –
- Teresa Jiménez Vílchez, espainiar irakaslea eta politikaria.
- Laura Poitras, estatubatuar dokumental zuzendari eta ekoizlea.
- 1967 –
- Noemí Galera, telebistako produktore kataluniarra.
- Edu Manga, brasildar futbolari ohia.
- 1969 –
- Dana International, israeldar pop abeslari transexuala.
- Dambisa Moyo, zambiar ekonomialaria.
- 1974 – Jordi Puigneró, Kataluniako Generalitatearen Politika Digitalak eta Administrazio Publikoaren Kontseilaria.
- 1977 –
- Bibiana Aído, PSOEko espainiar politikaria.
- Shakira, pop-rock kolonbiar abeslari eta konpositorea.
- 1978 –
- Macarena Gómez, andaluziar aktorea.
- Kota Yoshihara, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – Nina Zilli, italiar abeslaria.
- 1983 – Carolina Klüft, suediar atleta ohia.
- 1986 – Gemma Arterton, ingeles aktorea.
- 1987 – Gerard Piqué, kataluniar futbolaria eta enpresaburua.
- 1989 – Ivan Perišić, kroaziar futbolaria.
- 1997 – Sadiq Umar, nigeriar futbolaria.
- 1999 – Zoé Héran, frantziar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1764 – Manuel Sada, Nafarroako erregeordea, Valentzian (j. 1677).
- 1817 – Lorenzo Prestamero, arabar idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista (j. 1733).
- 1841 – Ramón María Adurriaga, gipuzkoar apaiz eta legelaria (j. 1755).
- 1869 – Mariano Gartzia Zalba, nafar musikari eta musikagilea (j. 1809).
- 1943 – Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria, Madrilen (j. 1883).
- 1950 – Quintina Gelbenzu Piérola, nafar emagina (j. 1877)
- 1952 – Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua, Habanan (j. 1897).
- 1966 – Paz Ziganda, Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkarteko kidea (j. 1890).
- 1970 – Victor Ruiz Añibarro, gipuzkoar kazetari eta idazlea, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1971 – Koldobika Jauregi, Jautarkol, euskal idazlea (j. 1896).
- 1980 –
- Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea, Madrilen (j. 1908).
- Jesus Maria Zubikarai Badiola, Jhisa, bizkaitar ekintzaile abertzalea, Batallon Vasco Españolek eraila (j. 1958).
- 2007 – Bonifacia Macarrón, Boni, Durangoko azken martxantera (j. 1924).
- 2010 – Juan del Campo Esteibar, gipuzkoar belar hockey jokalaria (j. 1923).
- 2017 – Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (j. 1935).
- 2019 – Libe Asua, bizkaitar euskaltzalea (j. 1916).
- 2020 –
- Julita Beraza, gipuzkoar erraketista, Mexikon (j. 1925).
- Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (j. 1930).
- 2022 – Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (j. 1943).
Mundua
- 1294 – Luis II.a, Bavariako dukea (j. 1229).
- 1435 – Joana II.a Napolikoa, Napoliko erregina.
- 1491 – Martin Schongauer, alemaniar irarle eta margolaria.
- 1529 – Baldassare Castiglione, elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea (j. 1478).
- 1592 – Ana de Mendoza (Eboliko printzesa), espainiar aristokrata (h. 1540).
- 1594 – Giovanni Pierluigi da Palestrina, italiar musikagilea (j. 1525).
- 1660 –
- Govert Flinck, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (j. 1615).
- Gaston Orleanskoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (j. 1608).
- 1688 – Abraham Duquesne, frantziar militar eta itsasgizona (j. c. 1610).
- 1704 – Guillaume de l'Hôpital, frantziar matematikaria, L'Hôpitalen erregela ezagutzera eman zuena (j. 1661).
- 1750 – Maria Laetizia Ramolino, Napoleon Bonaparteren ama (j. 1750).
- 1769 – Klemente XIII.a, Aita santua (j. 1693).
- 1799 – José Antonio Alzate, mexikar zientzialaria, kazetaria eta teologoa (j. 1737).
- 1812 – Isaac Titsingh, herbehereetar kirurgia]ari, jakintsu, agente komertzial eta enbaxadorea (j. 1745).
- 1826 – Jean Anthelme Brillat-Savarin, frantziar epaile eta idazlea (j. 1755).
- 1864 – Adelaide Anne Procter, britainiar poeta eta filantropoa (j. 1825).
- 1871 – József Eötvös, hungariar idazle eta politikaria (j. 1813).
- 1888 – Félix-Auguste Clément, frantziar margolari orientalista (j. 1826).
- 1897 – Luisa Fernanda Borboikoa, Espainiako infanta eta Montpensierko dukesa ezkontidea (j. 1832).
- 1907 – Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikari eta asmatzailea, taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea (j. 1834).
- 1923 – Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria (j. 1833).
- 1928 – Juan González Arintero, espainiar domingotarra, teologoa eta zientzia gizona (j. 1860).
- 1940 – Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (j. 1874).
- 1942 –
- Ado Birk, Estoniako lehen ministroa (j. 1883).
- Leonetto Cappiello, jatorri italiarreko frantziar pintore, marrazkilari eta karikatura-egilea (j. 1875).
- 1945 –
- Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (j. 1884).
- 1948 – Maria Clara Correia Alves, portugaldar idazlea, irakaslea, editorea, kazetaria, masoia, pentsalari librea, aktibista errepublikanoa eta sufragista (j. 1869).
- 1957 –
- Valery Larbaud, frantziar idazlea (j. 1881).
- Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (j. 1872).
- 1969 – Boris Karloff, ingeles aktorea (j. 1887).
- 1970 – Bertrand Russell, galestar idazle, filosofo eta matematikaria, 1950eko Literaturako Nobel Saria (j. 1872).
- 1972 – Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea (j. 1876).
- 1975 – Werner Weber, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- 1978 – Maurice Tillieux, belgikar komikilaria (j. 1921).
- 1979 – Sid Vicious, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea, ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat (j. 1957).
- 1980 – William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1987 – Alistair MacLean, eskoziar eleberrigilea (j. 1922).
- 1991 – Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (j. 1923).
- 1993 – Alexander Schneider, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (j. 1908).
- 1994 –
- Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (j. 1921).
- Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (j. 1905).
- 1995 –
- Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (j. 1909).
- André Frossard, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1915).
- Fred Perry, ingeles ping-ponglari eta tenislaria (j. 1909).
- Donald Pleasence, ingeles aktorea (j. 1919).
- 1996 – Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (j. 1912).
- 1998 –
- Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (j. 1943).
- Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (j. 1914).
- 2000 – Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1940).
- 2003 – Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- 2005 – Max Schmeling, alemaniar boxeolaria (j. 1905).
- 2008 – Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2014 – Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (j. 1967).
- 2017 – Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 2019 – Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (j. 1933).
- 2020 –
- Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (j. 1919).
- Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- 2022 –
- Hanna Abu-Hanna, palestinar idazle, poeta eta ikerlaria (j. 1928).
- Monica Vitti, italiar aktorea (j. 1931).
- 2023 – Jean-Pierre Jabouille, frantziar auto-gidaria (j. 1942).
- 2024 – Don Murray, estatubatuar aktorea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Kandelairu eta Garbiñe/Garbi.
- Hezeguneen Munduko Eguna
- Marmotaren eguna, Ipar Amerikan
Jaieguna, ondoko herrietan: