Otsailaren 14
Otsailaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita bosgarren eguna da. 320 egun falta dira urtea amaitzeko, 321 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk, Sergio Borrajo Palacin militarra erail zuen Gasteizen, eta Benito Arroyo Gutiérrez goardia zibila Deban.
- 2008 –
- LAB sindikatuak eta ezker abertzaleak deitutako greba orokorra izan zen, "Euskal Herriaren eskubideen alde, salbuespen egoerari stop" lelopean.
- Ertzaintzak hiru ekintzaile islamiar atxilotu zituen Gasteizen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek askatu zituen hiru egun geroago.
- 2011 – Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean laguntzeko sorturiko taldea aurkeztu zuten.
Mundua
- 1655 – Maputxeek espainiarren kolonizazioaren aurkako altxamendua hasi zuten.
- 1804 – Serbiarren lehen altxamendua Otomandar Inperioaren aurka.
- 1839 – Oregon Amerikako Estatu Batuetako 33. estatu bihurtu zen.
- 1902 – AEBetan Emakumeen Sufragioaren Aldeko Nazioarteko Aliantza sortu zuten Washingtonen. Bederatzi herrialdetako ordezkariak batu ziren eta emakumearen boto eskubidearen alde borrokatzeko nazioarte mailan antolatzea erabaki zuten.
- 1919 – Polonia-Sobietar Batasuna Gerra hasi zen.
- 1929 – San Valentin eguneko sarraskia: Zazpi pertsona erail zituzten Chicagon (AEB), horietatik sei Al Caponeren taldearen etsai gangsterrak.
- 1945 –
- AEBetako armadak Praga bonbardatu zuen. 701 lagun hil ziren, eta 1.184 zauritu.
- Yugoslaviako partisanoek Mostar hiria askatu zuten.
- 1946 – Ingalaterrako Bankua nazionalizatu zuten.
- 1949 – Israelgo parlamentuaren (Knesset) lehen legegintzaldia hasi zen.
- 1989 – Ayatollah Jomeini-k Teherango (Iran) irratian Salman Rushdie idazlearen aurkako "fatwa" aldarrikatu zuen, bera hiltzeko deialdia alegia, "The Satanic Verses" liburua Islam-aren aurkakoa zelakoan.
- 2005 –
- 59 hildako Iranen, meskita baten sutearen ondorioz.
- Beiruteko erdigunean egondako bonba auto batek Libanoko lehen ministro-ohi Rafik Hariri erail zuen.
- 2011 – Arabiar Udaberriaren baitan, Bahrainen matxinadak hasi ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1946 – Gilda filma estreinatu zen, Charles Vidorek zuzendu eta Rita Hayworth, Glenn Ford eta George Macready aktoreek antzeztu zuten.
- 1963 – 8½ filma estreinatu zen, Federico Fellinik zuzendu eta Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée eta Sandra Milo aktoreek antzeztu zuten.
- 1991 – The Silence of the Lambs ("Bildotsen Isiltasuna") filma estreinatu zen, Jonathan Demmek zuzendu eta Jodie Foster, Anthony Hopkins, Scott Glenn, Ted Levine eta Anthony Heald aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – Wayne's World ("Waynen Mundua") filma estreinatu zen, Penelope Spheerisek zuzendu eta Mike Myers, Dana Carvey, Rob Lowe eta Tia Carrere aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1876 – Alexander Graham Bellek telefonoaren patentea eskatu zuen.
- 1918 – Sobietar Batasunak egutegi gregoriarra onartu zuen.
Kirolak
Mundua
- 2016ko NBAko All-Star Asteburua: Birrintze Lehiaketa Zach LaVine (Minnesota Timberwolves) saskibaloi jokalariak irabazi zuen, Hirukoen Lehiaketa Klay Thompsonek (Golden State Warriors) eta Trebezia Lehiaketa Karl-Anthony Townsek (Minnesota Timberwolves). All-Star partiduan berriz Mendebaldeak Ekialdeari 196-173 irabazi zion.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1565 – Alonso Idiakez Butroe eta Muxika, Nafarroako erregeordea (h. 1618).
- 1751 – Valentin Foronda, arabar ekonomialari eta idazle ilustratua (h. 1821).
- 1763 – Jean Victor Marie Moreau, frantziar jenerala (h. 1813).
- 1789 – Valentín Berastegi, arabar militar eta politikaria (h. 1878).
- 1807 – Louis Marie Hyacinthe Fabre, euskal itzultzaile eta gramatikaria eta Bonaparte printzearen laguntzailea (h. 1875).
- 1827 – Balentin Berriotxoa, elorriotar santu, misiolari domingotarra, apezpiku eta martiria (h. 1861).
- 1890 – Faustino Oteitza, nafar apaiz eskolapioa (h. 1936).
- 1893 – Juanita Mir, nafar kazetaria eta idazlea (h. 1937).
- 1894 – Dionisio Olano, gipuzkoar idazlea (h. 1964).
- 1896 – Ana Antúnez, sevillar jostuna, brodatzailea (j. 1836)
- 1910 – Fernando Artola, Bordari, euskal idazlea (h. 1983).
- 1916 – Martin Ugarte, Saletxe, euskal idazlea (h. 1996).
- 1917 – Faustino Etxebarria, bizkaitar bertsolari eta idazlea (h. 2008).
- 1921 – Julen Zabaleta, Yulen, gipuzkoar marrazkilaria (h. 2022).
- 1925 – José Caeiro, gipuzkoar futbolaria (h. 1981).
- 1929 – Juan Bautista Perurena, nafar artzain, ikazkin eta bertsolaria (j. 1929).
- 1943 – Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (h. 2014).
- 1944 – José Luis Rico, bizkaitar futbolari ohia.
- 1946 – Emilio Barberá Gillem, espainiar irakaslea eta ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia, Valentzian.
- 1951 – Luciano Murillo, gipuzkoar futbolari ohia, Extremaduran.
- 1953 – Rosa Valverde, gipuzkoar margolaria (h. 2015).
- 1955 – Juan Lorenzo Lasa, Txikierdi, gipuzkoar ETAkidea.
- 1957 – Paco Etxeberria, gipuzkoar auzitegi medikua, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria.
- 1958 – Carmen Sánchez Pérez, aragoiar politikari eta andereñoa, Eibaren.
- 1960 –
- Jose Maria Pitarke, euskal fisikaria, EHUko katedraduna eta nanoGUNEko zuzendari nagusia.
- Gonzalo Tejada, gipuzkoar musikagilea.
- 1964 – Julia Gallego, gipuzkoar xakelaria.
- 1968 – Roberto Ruiz Aginaga, gipuzkoar sukaldaria.
- 1969 – Andoni Lakabeg, bizkaitar futbolari ohia.
- 1971 – Ikerne Badiola, EAko gipuzkoar politikaria.
- 1972 –
- Maria Eizmendi, gipuzkoar piraguista ohia, kayak (K1) modalitatean aritua.
- Najwa Nimri, nafar aktore eta abeslaria.
- 1973 – Unai Elorriaga, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- 1974 – David Latasa, nafar txirrindulari ohia.
- 1986 – Mikel Ilundain, nafar txirrindularia.
- 1990 – Kristiñe Txoperena, nafar bertsolaria.
- 1991 – Pauline Ado, lapurtar surflaria.
- 1992 – Peio Goikoetxea, bizkaitar txirrindularia.
- 1994 – David García Zubiria, nafar futbolaria.
- 1997 – Jokin Aranburu, gizpukoar txirrindularia.
- 1999 – Iván Martín Núñez, espainiar futbolaria, Bilbon.
- 2000 – Ander Zoilo, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1368 – Sigismundo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1437).
- 1404 – Leon Battista Alberti, italiar humanista, apaiz, poeta, hizkuntzalari, filosofo eta arkitektoa (h. 1472).
- 1452 – Pandolfo Petrucci, Italiako tiranoa (h. 1512).
- 1483 –
- Babur, Indiako Mogol Inperioaren sortzailea (h. 1530).
- Ridolfo Ghirlandaio, italiar margolaria (h. 1561).
- 1545 – Lukrezia Medici, Florentziako II. Dukea (h. 1561).
- 1602 – Francesco Cavalli, italiar musikagilea (h. 1676).
- 1741 – Joseph Servan, frantziar jenerala (h. 1808).
- 1766 – Thomas Malthus, ingeles ekonomialaria, demografiaren sortzailea (h. 1834).
- 1790 – Louise-Joséphine Sarazin de Belmont, frantziar margolari eta litografoa, paisaiaren pinturan espezializatua (h. 1870/71).
- 1813 – Alexandre Sergeievitx Dargomyjski, errusiar musikagilea (h. 1869).
- 1838 – Margaret E. Knight, estatubatuar asmatzailea (h. 1914).
- 1843 – Louis Diémer, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1919).
- 1855 – Vsevolod Garxin, errusiar idazlea (h. 1888).
- 1862 – Agnes Pockels, alemaniar kimikaria, gainazalen zientzian aitzindaria (h. 1935).
- 1864 – Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa (h. 1944).
- 1869 – Charles Thomson Rees Wilson, eskoziar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Saria (h. 1959).
- 1877 – Edmund Landau, alemaniar matematikaria (h. 1938).
- 1878 – Viktor Nogin, errusiar militante eta sindikalista boltxebikea (h. 1924).
- 1882 – John Barrymore, estatubatuar aktorea (h. 1942).
- 1885 – Hayganuş Mark, armeniar idazlea, poeta, iritzi-kazetaria eta pertsona publikoa (h. 1966).
- 1895 – Max Horkheimer, alemaniar filosofoa, teoria kritikoaren sortzailetako bat (h. 1973).
- 1899 – John Herman Randall, Jr., estatubatuar historialaria eta filosofoa (h. 1980).
- 1902 – Thelma Ritter, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- 1910 – Felipe Garín, espainiar artista (h. 2005).
- 1911 – Willem Johan Kolff, holandar-estatubatuar medikua (h. 2009).
- 1913 – Jimmy Hoffa, estatubatuar sindikalista (1975ean desagertua).
- 1916 – Maruchi Fresno, espainiar aktorea (h. 2003).
- 1917 –
- Herbert Aaron Hauptman, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria (h. 2011).
- António Maria Mourinho, portugaldar etnografo, etnologo eta arkeologoa (h. 1996).
- 1926 –
- Antonio Alva Rosa Coutinho, portugaldar militarra eta politikaria (h. 2010).
- Alfred Körner, austriar futbolaria (h. 2020).
- 1928 –
- Miguel Bover, espainiar txirrindularia (h. 1966).
- Juan García Hortelano, espainiar idazlea (h. 1992).
- 1932 – Maurice Audin, frantziar matematikaria eta Aljeriaren independentziaren aldeko militantea, Aljerko guduan atxilotua eta eraila (h. 1957).
- 1936 – Henri Maïdou, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- 1939 – Eugene Fama, estatubatuar ekonomialaria, finantzetan aditua, 2013ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1942 – Michael Bloomberg, estatubatuar negozio gizona, politikaria eta filantropoa, New Yorkeko alkate ohia.
- 1944 –
- Carl Bernstein, estatubatuar ikerketa-kazetari eta idazlea.
- Alan Parker, ingeles zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta aktorea (h. 2020).
- Ronnie Peterson, suediar 1 Formulako gidaria (h. 1978).
- 1945 – Jon Adam II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatu-burua.
- 1948 – Mayra Gómez Kemp, kubar aktore, abeslari eta irrati eta espainiar telebistako aurkezlea.
- 1951 – Kevin Keegan, britainiar futbolari eta entrenatzailea.
- 1953 – Hans Krankl, austriar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1954 – Vladimir Drinfeld, ukrainar matematikaria.
- 1955 – Mitsuhisa Taguchi, japoniar futbolaria (h. 2019).
- 1956 – Katharina Fritsch, alemaniar eskultorea.
- 1957 – Soile Isokoski, finlandiar abeslari soprano lirikoa.
- 1962 – Philippe Sella, frantziar errugbilari ohia.
- 1963 – Elisenda Roca, kataluniar kazetari, telebista-aurkezlea eta haur-literaturako idazlea.
- 1964 – Gianni Bugno, italiar txirrindulari ohia.
- 1966 – Gary Halpin, irlandar errugbilaria (h. 2021).
- 1967 –
- Manuela Maleeva, bulgariar tenislari ohia.
- Mark Rutte, Herbehereetako lehen ministroa.
- 1968 –
- Alicia Borrachero, espainiar aktorea.
- Gică Craioveanu, errumaniar futbolari ohia.
- 1969 – David Holmes, iparirlandar DJ, musikari eta konposatzailea.
- 1970 – Simon Pegg, ingeles aktorea.
- 1972 – Fernando Picún, uruguaiar futbolari ohia.
- 1977 –
- Itziar Castro, kataluniar aktorea (h. 2023).
- Cadel Evans, australiar txirrindularia.
- Blanca de la Torre, espainiar komisarioa, artearen historialaria eta ikertzailea.
- 1979 – Yuichiro Nagai, japoniar futbolaria.
- 1981 – Randy de Puniet, motoziklismoko frantziar pilotua.
- 1984 – Norio Suzuki, japoniar futbolaria.
- 1986 – David Rodríguez Sánchez, espainiar futbolaria.
- 1987 –
- Makka Sagaipova, txetxeniar abeslari eta dantzaria.
- Natxo Zabal, errioxar futbolaria.
- 1988 – Ángel Di María, argentinar futbolaria.
- 1991 –
- Kel Calderón, txiletar aktorea, abeslaria eta abokatua.
- Karol G, kolonbiar abeslaria eta abestigilea.
- Anna Kiesenhofer, austriar triatleta, duatleta eta txirrindularia.
- 1992 – Christian Eriksen, daniar futbolaria.
- 1993 – Mamadou Diop, senegaldar saskibaloi jokalaria.
- 1994 –
- Kristian Blummenfelt, norvegiar triatloilaria.
- Júlia Creus Garcia, kataluniar gimnasta, dantzaria, aktorea eta gidoilaria.
- Lucio Redivo, argentinar saskibaloi jokalaria.
- 1996 – Cyril Barthe, bearnotar txirrindularia.
- 1999 – Maya Burhanpurkar, kanadar ikertzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1751 – Michel Gaudrau, lapurtar dantza-maisu eta dantzaria.
- 1888 – José Gallostra, nafar politikari eta legelaria, Madrilen (j. 1833).
- 1901 – Pedro Pascual Gandarias, bizkaitar enpresaburua (j. 1843).
- 1954 – Justo Somonte, bizkaitar botikari eta politikaria, Bilboko alkatea, Mexiko Hirian (j. 1891).
- 1989 – Marcelino Juaristi, Atano IV.a, gipuzkoar esku pilotaria (j. 1906).
- 1990 – Jose Luis Lopez Panizo, Panizo, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1922).
- 2008 – Patrick de la Sota, euskal herritar politikari eta enpresaria (j. 1930).
- 2014 – Francisco José Arnaiz, bizkaitar apaiza, Santo Domingon (j. 1925).
- 2015 – Rosa Valverde, gipuzkoar margolaria (j. 1953).
- 2021 – Pilar Unzalu, arabar politikaria (j. 1957).
Mundua
- 1043 – Gisela Suabiakoa, Alemaniako erregina ezkontidea.
- 1140 – Leon I.a Armeniakoa, Ciliciako armeniar erreinuaren nagusia.
- 1400 – Rikardo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1367).
- 1549 – Il Sodoma, Pizkundeko italiar pintorea (j. 1477).
- 1714 – Maria Luisa Savoiakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1688).
- 1779 – James Cook, britainiar esploratzailea (j. 1728).
- 1799 – Luis Paret y Alcázar, espainiar margolaria (j. 1746).
- 1820 – Karlos Fernando Artoiskoa, Berryko dukea, Karlos X.a Frantziakoaren semea (j. 1778).
- 1885 – Jules Vallès, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 32).
- 1891 – William Tecumseh Sherman, estatubatuar militarra, hezitzailea eta idazlea (j. 1820).
- 1894 – Eugène Charles Catalan, belgikar matematikaria (j. 1814).
- 1901 – Edward Stafford, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1819).
- 1925 – Jacques Rivière, frantziar idazle, kritikari eta argitaratzailea (j. 1886).
- 1930 – Thomas Mackenzie, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1853).
- 1936 – Alexander Gutxkov, errusiar politikari liberal-kontserbadorea (j. 1862).
- 1943 – David Hilbert, alemaniar matematikaria (j. 1862).
- 1950 – Karl Guthe Jansky, estatubatuar ingeniaria (j. 1905).
- 1952 – Maurice De Waele, belgikar txirrindularia (j. 1896).
- 1958 – Aurora Cáceres Moreno, perutar idazle, kazetari eta feminista (j. 1877).
- 1965 – Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1880).
- 1973 – Émile Reuter, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1874).
- 1975 –
- Julian Huxley, britainiar biologo, eugenesialaria eta internazionalista (j. 1887).
- P. G. Wodehouse, ingeles idazlea (j. 1881).
- 1986 – Edmund Rubbra, ingeles musikagilea (j. 1901).
- 1987 – Dimitri Borissovitx Kabalevski, errusiar musikagilea eta pedagogoa (j. 1904).
- 1988 – Frederick Loewe, austriar-estatubatuar musikagile eta abeslaria (j. 1901).
- 1994 – Andrei Txikatilo, Rostoveko Harakina, sobietar serieko hiltzailea (j. 1936).
- 1995 – U Nu, lehendabiziko Birmaniako lehen ministroa (j. 1907).
- 1996 –
- Francisco Tomás y Valiente, espainiar legelaria, ETAk eraila (j. 1932).
- Alejandro de la Sota, galiziar arkitektoa, Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat (j. 1913).
- 1998 –
- Denise Paulme, frantziar antropologoa eta legelaria (j. 1909).
- Manuel Pérez Martínez, Cura Pérez, espainiar apaiza eta Kolonbiako ELN gerrillako buruzagia (j. 1943).
- 2002 –
- Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Frantziako Erresistentziako kidea, Ohorezko Legioko Gurutze Handia hartu zuen lehen emakumea (j. 1920).
- Nándor Hidegkuti, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- 2004 – Marco Pantani, italiar txirrindularia, txirrindularitzaren historiako igotzailerik onenetakoa (j. 1970).
- 2005 – Rafik Al-Hariri, Libanoko lehen ministroa (j. 1944).
- 2006 – Shoshana Damari, hebrear musikaren erregina, yemendar-israeldar abeslaria (j. 1923).
- 2010 – Jan Pen, herbeheretar ekonomialaria, ekonomiaren dibulgazioan nabarmendua (j. 1921).
- 2012 – Angel Bassols Batalla, mexikar itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egilea (j. 1925).
- 2013 – Ronald Dworkin, estatubatuar filosofo eta legelaria (j. 1931).
- 2015 – Louis Jourdan, frantziar aktorea (j. 1921).
- 2016 – Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (j. 1945).
- 2017 – Gianuario Carta, italiar politikari kristau demokrata (j. 1931).
- 2018 –
- Ruud Lubbers, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1939).
- Morgan Tsvangirai, Zimbabweko lehen ministroa (j. 1952).
- 2021 –
- Mourid Barghouti, palestinar poeta eta idazlea (j. 1944).
- Carlos Menem, Argentinako presidentea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
- Santuen egunak:
- Balendin Deuna edo San Balendin, maiteminduen zaindaria.
- Zirilo eta Metodio, Europako zaindariak.
- Sehaska egutegiko izendegia: Martino eta Galder.
- Estatu jaieguna Oregon eta Arizonan (AEB).
- Martiri Komunisten Eguna, Irakeko Alderdi Komunistarentzat.