Otsailaren 11
Otsailaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita bigarren eguna da. 323 egun falta dira urtea amaitzeko, 324 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2008 – Garzon epailearen aginduz, Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren 14 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "erakunde terroristako" laguntzaile izatea leporatuta.
Mundua
- K. a. 660 – Tradizioaren arabera, Japoniaren sorrera.
- 1531 – Henrike VIII.a Ingalaterrako Elizaren buru izendatu zuten.
- 1873 – Amadeo I.aren abdikazioaren ondoren, Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zen.
- 1929 – Italiak eta Aulki Santuak Laterango Itunak sinatu zituten eta Vatikano Hiria sortu zen.
- 1953 – SESBek Israelekin zituen harreman diplomatikoak hautsi zituen.
- 1954 – LGTBI kolektiboko jende ugari eta Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea hartuko zituen kontzentrazio-esparru ireki zuten frankistek Fuerteventurako Tefía herrian.
- 1979 – Ruhola Khomeiniren gidaritzapean, errepublika islamiar teokratikoa ezarri zen Iranen.
- 1990 – Nelson Mandela Victor Versten (Lurmutur Hiria, Hegoafrika) espetxetik irten zen, 27 urteko atxiloketaren ostean.
- 2011 – Protesten eraginez, Egipton Mubarakek dimisioa eman eta armadak agintea hartu zuen.
- 2013 – Benedikto XVI.a aita santuak "adina dela-eta" kargua lagatzea erabaki zuen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1978 – Txinako Herri Errepublikan hainbat autore klasikoren aurkako zentsura ezabatu zen, besteak beste, Aristoteles, William Shakespeare, Charles Dickens, etab.
- 2009 – Goodbye Bafana ("Agur Bafana") filma Berlingo Zinemaldian estreinatu zen, Bille Augustek zuzendu eta Dennis Haysbert, Joseph Fiennes eta Diane Kruger aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1881 – Saturnino Soloeta, Dimako Fernando, bizkaitar idazlea eta elizgizona (h. 1964).
- 1887 – Gustavo Maeztu, euskal margolari kostunbrista (h. 1947).
- 1890 – Domingo Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1951).
- 1906 – Jesus Izagirre, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1992).
- 1912 –
- Jesus Insausti, Uzturre, gipuzkoar politikari eta idazlea (h. 1993).
- Simón Lekue, bizkaitar futbolaria (h. 1984).
- Luzia Sagastasoloa, bizkaitar maistra eta kimikaria (h.1999)
- 1917 – Rafael García Serrano, nafar idazle eta kazetaria (h. 1988).
- 1927 – Jean Hiriart-Urruti Abittu, lapurtar apaiz, idazle eta euskaltzaina (h. 1990).
- 1937 – Pantaleon Errandonea, nafar trontzalaria eta herri kirolen sustatzailea (h. 2020).
- 1944 – Segundo Azpiazu, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2016).
- 1950 – Tomás Yerro, nafar poeta, filologo eta katedraduna (h. 2021).
- 1956 – Lourdes Unzueta, bizkaitar idazlea.
- 1963 – Jose Maria Bakero, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1965 – Maite Pagazaurtundua, gipuzkoar ekintzailea eta politikaria.
- 1969 – Juan Aguirre, gipuzkoar musikaria eta kantautorea.
- 1973 – Esteban Arakama, gipuzkoar piraguista ohia, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritua.
- 1974 – Igor Arenaza, gipuzkoar futbolaria.
- 1975 – Ivan Vázquez Basurko, gipuzkoar paralinpiar kirolaria, zazpiko futbolean aritzen dena.
- 1979 – Maya Lauqué, lapurtar telebista aurkezlea.
- 1981 – Aritz Aduriz, gipuzkoar futbolari ohia, Athleticeko historiako aurrelari eraginkorrenetakoa.
- 1983 – Pablo Paredes Arratia, arabar futbolaria.
- 1992 –
- Xabi Igoa, arabar bertsolaria.
- Amaia Lanbarri, bizkaitar futbolaria.
- 1994 –
- Esther Arrojeria, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Andrea de la Nava, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Asier Benito, arabar futbolaria.
- 2005 – Aiur Illarreta, gipuzkoar kayak-surflaria.
Mundua
- 1380 – Gian Francesco Poggio Bracciolini, italiar humanista eta kaligrafoa (h. 1459).
- 1466 – Elisabet Yorkekoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (h. 1503).
- 1535 – Gregorio XIV.a, Aita santua (h. 1591).
- 1657 – Bernard Le Bovier de Fontenelle, frantziar filosofo eta poeta (h. 1757).
- 1746 – Luis Paret y Alcázar, espainiar margolaria (h. 1799).
- 1776 – Ioannis Kapodistrias, Greziako gobernadorea (h. 1831).
- 1791 – Alexandros Mavrokordatos, Greziako estatuburua (h. 1865).
- 1836 – Amelia Solar de Claro, txiletar olerkilari, antzerkigile eta saiogilea (h. 1915).
- 1839 – Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (h. 1903).
- 1847 – Thomas Alva Edison, estatubatuar negozio-gizon eta asmatzaile oparoa (h. 1931).
- 1848 – Thomas Cole, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolaren sortzailea (j. 1801).
- 1853 – Saturnino Calleja, espainiar editorea, pedagogoa, idazlea eta itzultzailea (h. 1915).
- 1855 –
- Ellen Day Hale, estatubatuar margolari eta inprimatzaile inpresionista (h. 1940).
- Erik Werenskiold, norvegiar margolari eta ilustratzailea (h. 1938).
- 1861 – Elizabeth Bisland, estatubatuar kazetari eta idazlea (h. 1929).
- 1869 – Adelheid Popp, austriar kazetari eta politikaria, feminista eta sozialista (h. 1939).
- 1872 – Rita de Morais Sarmento, portugaldar ingeniari zibila, Portugalen, eta ziurrenik Europa osoan, titulu hori lortu zuen lehen emakumea (h. 1931).
- 1874 – Elsa Beskow, haurrentzako liburuen idazle eta ilustratzaile suediarra (h. 1953).
- 1881 – Carlo Carrà, italiar margolaria (h. 1966).
- 1890 – Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (h. 1984).
- 1898 – Leó Szilárd, hungariar-alemaniar-estatubatuar fisikaria eta asmatzailea (h. 1964).
- 1900 – Hans-Georg Gadamer, alemaniar filosofoa (h. 2002).
- 1902 – Arne Jacobsen, danimarkar arkitektoa (h. 1971).
- 1903 – Antonio Machín, kubatar abeslaria (h. 1977).
- 1904 –
- Keith Holyoake, Zeelanda Berriko lehen ministro eta gobernadore orokorra (h. 1983).
- Lucile Randon, 118 urte eta 340 egun bizi izandako frantziarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2023).
- 1908 – Vivian Ernest Fuchs, britainiar geologo eta ikertzailea (h. 1999).
- 1909 –
- Max Baer, estatubatuar boxeolaria (h. 1959).
- Claude Chevalley, frantziar matematikaria (h. 1984).
- Joseph L. Mankiewicz, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 1993).
- 1912 – Rudolf Firkušný, txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1994).
- 1915 –
- Patrick Leigh Fermor, ingeles militar eta idazlea (h. 2011).
- Pepe Iglesias, argentinar antzezle komikoa (h. 1991).
- 1916 – Dionys Mascolo, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1997).
- 1917 –
- Giuseppe de Santis, italiar zinema-zuzendari eta idazlea (h. 1997).
- Sidney Sheldon, estatubatuar zinema-gidoigilea eta eleberrigilea (h. 2007).
- 1920 – Faruk Egiptokoa, Egiptoko erregea (h. 1965).
- 1925 – Amparo Rivelles, espainiar antzezlea (h. 2013).
- 1926 –
- Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (h. 2018).
- Leslie Nielsen, kanadar aktorea (h. 2010).
- Griselda Pascual i Xufré, ikerketa matematikoari eta irakaskuntzari lotutako kataluniar zientzialaria (h. 2001).
- Nicolás Sánchez-Albornoz, espainiar historialaria.
- 1929 – Albert Azarian, armeniar gimnasta (h. 2023).
- 1930 – Mary Quant, britainiar moda-diseinatzailea, minigonaren asmatzailea (h. 2023).
- 1932 – Carlyle Glean, Grenadako 5. gobernadore orokorra (h. 2021).
- 1934 –
- Maryse Condé, idazlea, feminista eta Karibeko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea (h. 2024).
- Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (h. 2017).
- John Surtees, ingeles pilotua, automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra (h. 2017).
- 1935 – Gene Vincent, estatubatuar musikaria, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat (h. 1971).
- 1936 – Burt Reynolds, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1942 – Mike Markkula, Apple Computer sortzeko finantzazioa eman zuen enpresaria.
- 1943 – Joselito, espainiar abeslari eta aktore ohia.
- 1945 – Michael Scott, Apple Computerreko bigarren zuzendari exekutiboa.
- 1947 – Yukio Hatoyama, Japoniako lehen ministroa.
- 1948 – Inés Alberdi, espainiar soziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politikaria.
- 1950 – Tino Casal, espainiar abeslari eta konposatzailea (h. 1991).
- 1955 – Pratibha Parmar, britainiar zinemagilea.
- 1956 – María Xosé Agra Romero, galiziar filosofoa, filosofia politikoan eta teoria kritiko feministan aditua.
- 1958 – Hiroshi Yoshida, japoniar futbolari ohia.
- 1961 – Sikivu Hutchinson, estatubatuar idazle eta ekintzaile afroamerikarra.
- 1962 –
- Sheryl Crow, estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea.
- Eric Vanderaerden, belgiar txirrindulari ohia.
- 1964 –
- Antonio Camacho Vizcaíno, Espainiako Barne Arazoetako ministro ohia.
- Sarah Palin, estatubatuar politikaria, Alaskako gobernadore ohia.
- 1969 –
- Jennifer Aniston, estatubatuar aktorea.
- Yoshiyuki Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- 1971 – Phia Ménard, frantziar antzezle, koreografo eta antzerki zuzendari feminista.
- 1972 – Kelly Slater, estatubatuar surflaria, hamaika aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- 1973 – Varg Vikernes, musikaria, konpositorea, abeslaria eta Norvegiako black metalaren aitzindarietako bat.
- 1974 – D'Angelo, estatubatuar musikaria.
- 1975 – Marek Špilár, eslovakiar futbolaria (h. 2013).
- 1976 – Alexandra Neldel, alemaniar aktorea.
- 1980 – Juan Barrero, espainiar irakasle eta zinemagilea.
- 1981 –
- Juan José Cobo, espainiar txirrindulari ohia.
- Ivan Nikčević, serbiar eskubaloi jokalaria.
- Sonia Rolland, franko-ruandar modelo eta antzezlea.
- 1982 – Natalie Dormer, ingeles aktorea.
- 1986 – Francisco Silva Gajardo, txiletar futbolaria.
- 1992 – Taylor Lautner, estatubatuar aktorea.
- 1994 – Musashi Suzuki, japoniar futbolaria.
- 1996 –
- Daniil Medvedev, errusiar tenislaria.
- Lucas Torreira, uruguaitar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1894 – Emilio Arrieta, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1821).
- 1896 – Xarles Harizpe, baxenafar politikaria eta euskal idazlea (j. 1817).
- 1911 – Daniel Irujo, nafar abokatu abertzalea (j. 1864).
- 1938 – Ramón Mendizabal, bizkaitar futbolaria, Badajozen (j. 1914).
- 1962 – Indalecio Prieto, euskal herritar politikari sozialista, Mexiko Hirian (j. 1883).
- 1972 – Rufina Azkue, euskal idazle eta kazetaria (j. 1898).
- 1973 – Adela Ibabe, ikastolako andereñoa, ezkongabe haurdun zela legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zena (j. 1945).
- 1993 – Félix Ruiz Gabari, Gato, nafar futbolaria, Madrilen (j. 1940).
- 1996 – Santiago Onaindia, euskal idazlea, karmeldar fraidea, apaiza eta itzultzailea (j. 1909).
- 2005 – Iñasi Illarramendi, gipuzkoar erraketista (j. 1919).
- 2008 – Miguel Soroa, Soroa II.a, elduaindar pilotaria (j. 1926)
- 2012 – Iñaki Beti, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, kritiko literarioa, idazlea eta Psikologian eta Literaturan doktorea (j. 1958).
Mundua
- 244 – Gordiano III.a, erromatar enperadorea (j. 225).
- 641 – Heraklio, Bizantziar Inperioko agintaria.
- 731 – Gregorio II.a, Aita santua (j. 669).
- 824 – Paskoal I.a, Aita santua.
- 1310 – Marguerite d'Oingt, kartusiar moja frantsesa, mistikoa eta idazlea (j. c. 1240).
- 1503 – Elisabet Yorkekoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1466).
- 1560 – Beltrán II.a de la Cueva, Alburquerqueko II. dukea, espainiar noble eta militarra.
- 1649 – Maria Prusiakoa, alemaniar noblea (j. 1579).
- 1650 – René Descartes, frantziar filosofo eta matematikaria (j. 1596).
- 1680 – Elisabet Palatinatukoa, alemaniar aristokrata eta filosofoa (j. 1618).
- 1795 – Carl Michael Bellman, suediar poeta (j. 1740).
- 1823 – William Playfair, eskoziar injinari eta ekonomilaria, estatistikako datu diagramen lehenengo asmatzaileetako bat (j. 1759).
- 1829 – Aleksandr Griboedov, errusiar diplomazialari, antzerkigile, olerkari eta konpositorea (j. 1795).
- 1830 – Johann Baptist von Lampi Zaharra, austriar-italiar erretratu egile margolaria (j. 1751).
- 1862 – Elizabeth Siddal, britaniar olerkari, margolari eta modeloa (j. 1829).
- 1868 – Léon Foucault, frantziar fisikaria (j. 1819).
- 1870 – Carlos Soublette, Venezuelako presidentea (j. 1789).
- 1871 – Gaspard-Théodore-Ignace de la Fontaine, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1787).
- 1872 – Edward James Roye, Liberiako presidentea (j. 1815).
- 1873 – Juan Bravo Murillo, Espainiako Elisabet II.aren garaietan Ministro-Kontseiluaren Presidentea (j. 1803).
- 1882 – Francesco Hayez, italiar margolaria (j. 1791).
- 1901 –
- Ramón de Campoamor, asturiar poeta (j. 1817).
- Milan I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (j. 1854).
- 1904 – Vladimir Markovnikov, errusiar kimikaria (j. 1838).
- 1918 – Aleksei Kaledin, errusiar militarra, Don ibaiaren arroko eskualdeko kosakoa (j. 1861).
- 1924 –
- Jean-François Raffaëlli, frantziar margolaria (j. 1850).
- Yohanna Barnaba Abdallah, mozambiketar historialari, idazle eta apaiz anglikanoa (j. 1870).
- 1929 – Joan II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1840).
- 1931 – Charles Algernon Parsons, anglo-irlandar ingeniaria, lurrun-turbinaren asmatzailea (j. 1854).
- 1940 –
- John Buchan (Tweedsmuireko 1. baroia), eskoziar eleberrigile, historialari eta politikaria (j. 1875).
- Ellen Day Hale, estatubatuar margolari eta inprimatzaile inpresionista (j. 1855).
- J.-H. Rosny aîné, belgikar idazlea (j. 1856).
- 1948 – Sergei Eisenstein, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria eta teorizatzailea (j. 1898).
- 1949 – Axel Munthe, suediar psikiatra eta idazlea (j. 1857).
- 1955 – Olga Jojlova, Errusiar Balletak konpainiako dantzaria eta Pablo Picassoren emaztea (j. 1891).
- 1963 – Sylvia Plath, estatubatuar poeta eta eleberrigilea (j. 1932).
- 1973 – Johannes Hans Daniel Jensen, alemaniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1907).
- 1974 – Hilda Gadea, perutar ekonomialaria (j. 1925).
- 1975 –
- Hideo Shinojima, japoniar futbolaria (j. 1910).
- Richard Ratsimandrava, Madagaskargo presidentea (j. 1931).
- 1976 – Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1977 – Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1902).
- 1978 – Harry Martinson, suediar idazlea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (j. 1904).
- 1985 – Henry Hathaway, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1898).
- 1986 – Frank Herbert, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (j. 1920).
- 1991 –
- Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (j. 1908).
- Oscar Nitzchke, alemaniar arkitektoa (j. 1900).
- 1993 – Robert William Holley, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1922).
- 1994 –
- Mercedes Comaposada, espainiar aktibista, Mujeres Libres erakundearen sortzaileetakoa (j. 1901).
- William Conrad, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Paul Feyerabend, austriar filosofoa (j. 1924).
- Vincent Wigglesworth, britainiar entomologoa (j. 1899).
- 2000 –
- Jacqueline Auriol, Frantziako emakumezko lehen proba-pilotua, munduko abiadura-errekor batzuk lortu zituena (j. 1917).
- Roger Vadim, frantziar zinemagilea (j. 1928).
- 2001 – Masao Ono, japoniar futbolaria (j. 1923).
- 2002 – Barry Foster, ingeles zinema, antzerki, telebista eta irratiko aktorea (j. 1927).
- 2004 –
- Marcos Kaplan, argentinar soziologoa (j. 1927).
- Shirley Strickland, abiadura eta hesidun lasterketetan espezializatutako australiar atleta (j. 1925).
- 2005 – Mary Jackson, estatubatuar matematikari eta ingeniari aeroespaziala (j. 1921).
- 2008 –
- Emilio Carballido, mexikar idazlea (j. 1925).
- Patsy O'Connell Sherman, estatubatuar kimikaria, matematikaria eta asmatzailea (j. 1930).
- 2009 – Willem Johan Kolff, holandar-estatubatuar medikua (j. 1911).
- 2010 – Alexander McQueen, ingeles moda diseinatzailea (j. 1969).
- 2012 – Whitney Houston, estatubatuar abeslari, aktore, ekoizle eta modeloa (j. 1963).
- 2014 – Santiago Segura Munguía, espainiar latinista (j. 1922).
- 2017 –
- Djamila Amrane-Minne, frantziar idazle, poetisa, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1939).
- Kurt Marti, suitzar idazlea (j. 1921).
- 2019 – Sibghatullah Mojaddedi, Afganistango presidentea (j. 1925).
- 2020 – Joseph Vilsmaier, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1939).
- 2021 – Teresa Burga, perutar artista multimedia eta kontzeptuala (j. 1935).
- 2022 – Isabel Torres, kanariar telebista aurkezlea, irrati esataria eta aktorea (j. 1969).
- 2024 –
- Gabriel Ferraté Pascual, kataluniar ingeniari industrial eta nekazaritzako peritua (j. 1932).
- Kelvin Kiptum, kenyar atleta (j. 1999).
- Isabel Mijares, espainiar enologoa, kimikaria eta idazlea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Lurda edo Lurdeseko Andre Mariaren eguna, Eliza Katolikoan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Udalaitz/Udalatx eta Lurdes.
- Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna
- Gaixoen Munduko Eguna
- Iraultza Islamikoaren garaipen eguna, Iranen.
- Nazioaren sorreraren eguna, Japonian.