Otsabide (Olaibar)

Otsabide[1][lower-alpha 1] Olaibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 11,7 kilometrora. 2022 urtean 13 biztanle zituen.

Otsabide
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2023. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaOlaibar
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaOsavide
Posta kodea31798
Herritarraotsabidear
Geografia
Koordenatuak42°53′39″N 1°36′31″W
Garaiera470 metro
Distantzia11,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria13 (2022:  0)

Bertako biztanleak otsabidear dira.

Izena

Otsabide toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Oxxauide (1095)
  • Oxabide (1095)
  • Ossauide (1102)
  • Oxabide (1197)
  • Exavide (1278)
  • Osabide (1534)
  • Osabide (1802)
  • Otsabide (1959)
  • Otsabide (2000)

Geografia

Otsabide Olaibar ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Inguru naturala eta kokapena

Olaibar ibarra Ultzamaldea eskualdean dago, eta udalerriaren hiriburua, Olabe, Iruñetik 10 kilometrora dago. Udalerria N-121-A (Iruña-Irun) errepideak zeharkatzen du. Ultzama ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, eta ibaiaren ibarrak definitzen du lurraldearen erliebea, inguruko mendiekin batera.

Klima eta landaredia

Olaibarrek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarreko basoetan.

Estazio meteorologikoa

Olaibarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Anue pareko udalerrian, estazio bat dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.0 26.0 28.5 33.0 40.0 39.0 40.0 36.0 29.0 23.0 18.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 9.5 13.1 15.1 19.1 23.2 25.6 26.5 22.5 17.7 11.8 9.0 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 4.6 7.4 9.4 12.9 16.6 18.8 19.2 15.7 12.1 7.4 4.7 11.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.8 3.7 6.8 10.0 11.9 12.0 9.0 6.5 2.9 0.5 5.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -12.0 -9.0 -5.0 -3.0 1.0 3.0 3.0 0.0 -5.0 -10.0 -14.0 -14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 134.2 115.5 114.3 119.5 97.5 75.4 44.8 43.5 73.0 110.9 163.9 132.2 1224.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 88.0 54.0 52.0 56.5 49.0 85.7 48.2 90.8 67.5 69.0 80.5 86.6 90.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.4 12.6 12.9 14.8 13.3 9.3 7.7 6.9 9.9 12.4 15.2 14.3 143.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 3.7 2.1 1.1 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 1.7 12.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia


Demografia

2022 urteko erroldaren arabera 13 biztanle zituen Otsabidek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
4 3 3 7 8 8 9 6 8 8 8 9 11 12 13 16 12 12 13 13 13 13 13
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Olaibarreko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Olaibarreko ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Olaibar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %13,13k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 19,90k.

Oharrak

  1. /ot͡s̺aβ̞íð̞e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Otsabide - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Olague» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Otsabide» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.