Oton Župančič
Oton Župančič (Vinica, 1878ko urtarrilaren 23a - Ljubljana, 1949ko ekainaren 11a) Esloveniako poeta eta itzultzailea izan zen.
Oton Župančič | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vinica, 1878ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Jugoslaviako Erresuma Cisleithania |
Heriotza | Ljubljana, 1949ko ekainaren 11 (71 urte) |
Hobiratze lekua | Žale Central Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ani Župančič (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Novo Mesto Grammar School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania alemana esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, antzerkigilea, itzultzailea, literatura-kritikaria, haur literatura idazlea eta saiakeragilea |
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) |
Izengoitia(k) | Aleksij Nikolajev, Pavel Strnad, Beli Kranjec, Smiljan Smiljanič, Gojko, Anton Pesnik, Matija Skalar, B. Kranjec, Ilija Kiro, Juri Jager, Baroda eta O. Gojko |
Biografia
Oton Župančič Vinican jaio zen, Kroaziarekin mugan. Novo Mesto eta Ljubljanan egin zituen ikasketak. Hasieran katolikoen artean ibili zen baina ideia liberalak hartu zituen eta Ivan Cankar, Dragotin Kette eta Josip Murnekin ibili zen. 1896 eta 1900 artean Vienako Unibertsitatean historia eta geografiako ikasketak egin zituen.
Ljubljanako Gimnasio Klasikoan irakasle sartu zen eta Ljubljanski zvon aldizkari literarioan hasi zen bere lanak argitaratzen. 1905ean Parisera joan zen eta ondoren Alemanian izan zen. 1912an Ivan Tavčar Ljubljanako alkateak Hiri Artxiboko zuzendari postua eman zion.
Italiar faxisten eta Alemaniar nazien okupazioan Župančiček Esloveniako fronte askatzailearekin egin zuen bat kazetari antifaxistetan poesiak argitaratuz. 1945ean Alderdi komunistak hainbat sari eta postu eman zizkion horregatik. 1949an hil zen Ljubljanan.
Bibliografia
Poesia liburuak
- Čaša opojnosti (1899)
- Pesem mladine (1900)
- Duma (1908)
- Kovaška (1910)
- Žebljarska (1912)
- Ciciban (1915)
Antzerkiak
- Noč za verne duše (1904)
- Veronika Deseniška (1924)
Dokumentalak
- O, Vrba (1940), France Prešerenen omenezko dokumentala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton Župančič |