Manul
Manula edo Manul katua (Otocolobus manul) Asiako Erdialdean bizi den katu espezie basati bat[2]. Otocolobus genero monotipikoaren kide bakarra da. Pallasen katua ere deitu izan zaio Peter Simon Pallas naturalista alemanak deskribatu baitzuen lehenbizi 1776. urtean Felis manul izena emanik. Artiodaktiloen barruko Felinae subfamilia eta Felidae familian sailkatuta dago.
Manul | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Otocolobus (en) |
Espeziea | Otocolobus manul Pallas 1776[1]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 76 egun |
Habitat | Sastrakadi, larre-belardi, mendi eta Estepa |
Ile luzeko eta belarri laburreko basakatu gizen samar baten antza dauka, baina ilearen luzerak ematen dio batik bat itxura hori.
Adituek hiru azpiespezie onartzen dituzte:
- O. m. manul (Pallas, 1776) — Baikal aintzirako hegoaldetik ekialdeko Siberiaraino bizi dena;[3]
- O. m. nigripecta (Hodgson, 1842) — Tibeten eta Kaxmirren bizi dena;[3]
- O. m. ferruginea (Ognev, 1928) — Missanev, Kopet Dag eta Transkaspiako mendietan, hego-mendebaldeko Turkestanen, iparraldeko Iranen, Balutxistanen eta Afganistanen bizi dena.[3]
Erreferentziak
- Pallas. (1776). 3 Reise Prov. Russ. Reichs, 692 or..
- 1963-, Pérez, Fernando Pedro,. (2004). Katuki txikiak. (1. argit. argitaraldia) ADEVE ISBN 8493347132. PMC 433051699..
- Ellerman, J. R., Morrison-Scott, T. C. S.. (1966). Checklist of Palaearctic and Indian mammals 1758 to 1946. (2. argitaraldia) Londres: British Museum of Natural History.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.