Otl Aicher
Otl Aicher, Otto Aicher bezala ere ezaguna (Ulm, 1922ko maiatzak 13 – Rotis, 1991ko irailak 1) alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografo bat izan zen, non bere diseinu estudioa ezarri zuen.
Otl Aicher | |
---|---|
(1959) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Otto Aicher |
Jaiotza | Ulm, 1922ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Günzburg, 1991ko irailaren 1a (69 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Inge Aicher-Scholl |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, diseinatzaile grafikoa, eskultorea, tipografoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Munich eta Ulm |
Kidetza | Arrosa Zuria |
Biografia
Eskultura Akademie der Bildenden Kunsten (Arte Ederren Akademia) ikasi zuen Münichen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Inge Aicher-Schollekin ezkondua 1946an Max Bill eta intelektual talde batekin Hochschule für Gestaltung sortu zuen, Ulmeko diseinu eskola bat, Alemanian, 1953 eta 1968 artean diseinu hezkuntzako zentru liderretako bat bihurtuko zena, eta Bauhaus eskolaren kasuan ez bezala, bere geletatik artea eta formaren goraipamena baztertu zituena eta diseinuaren funtzio eta sarreran murgildu zen industria munduan funtsezko faktore bezala.
Lana
Aicherrek analogikoa eta zehatza digitala eta abstraktuaren aurretik jartzen du. Asmo filosofikoz egiten du. Arrazoi hutsaren papera erlatibizatzen du, eta modernitatearen arrazionaltasuna pentsaera abstraktu soil baten nagusitasunaren ondorio bezala kritikatzen du. Aicherren ustez, abstraktua zehatzaren aurretik jartzeak kulturarentzat konponezina den ordena edo hierarkia faltsu bat sortzen du. Digitala edo abstraktua ez da analogikoa edo zehatza baino handi edo garrantzitsuagoa. Bere lanen funtsezko ezaugarri bat "egitearen filosofia" batean finkatzea da, Gilen Ockhamgoa, Immanuel Kant edo Ludwig Wittgenstein bezalako pentsalariek inspiratua. Mundua proiektu bezala izenburuko liburuaren egilea ere bada.
Bere sorkuntzen artean, Braun, Lufthansa, ERCO eta Municheko Udako Olinpiar Jokoetako irudi korporatiboak daude. Zeinu sistemak komunikazio bisualean eta Analogikoa eta digitala lanen egilea ere bada.
Tipografiari dagokionez, berea da Rotis familia, non zenbait sans-serif familia serif eta semi-serifekin uztartzen diren. Berak sortutako beste tipografia bat Traffic izenekoa da, Municheko aireportuan eta hiri honetako garraio publikoan erabilia. Bilboko metroko seinaletika ere diseinatu zuen.
Sariak
- 1954: Ohorezko Saria Milango X. Trienalean
- 1955: Alemaniako Errepublika Federaleko kartelik hoberenentzako saria
- 1958: Innsbruckeko tipografia lehen saria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otl Aicher |