Otitis
Otitisa belarriaren hantura da. Hiru motarikoa izan daiteke.
- Kanpoko otitisak. Eritasun arinak eta lasterrak dira; mina eta kanpoko entzunbidearen larruaren hantura dira horien ezaugarri nagusiak.
- Erdiko otitisak. Eustakioren tronpan zehar eztarriraino edo sudurreraino hedaturiko infekzioek sortuak dira. Haur txikietan maiz azaltzen dira. Mina, gorreria eta sukarra izan ohi dira halakoen ezaugarriak. Bakterio askok sortaraziak izan ohi dira: pneumokokoak, estreptokokoak, etab.
- Barneko otitisak. Laberintitis izenez ere ezagutzen dira eta barneko belarriaren hantura eragiten dute. Gehienetan goian aipatuen ondorio larriak dira.
Otitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | ear disease (en) , otorhinolaryngologic disease (en) , infectious disease of the nervous system (en) , inflammatory disease (en) ear symptom (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | cefdinir (en) , Ziprofloxazino, Azitromizina, Klaritromizina eta levofloxacin hemihydrate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9 | 380.10 |
DiseasesDB | 29620 |
MedlinePlus | 001336 |
eMedicine | 001336 |
MeSH | D010031 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-01-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.