Oteros

Oteros Arabako mendebaldean dagoen mendia da, Badaiako mendilerroaren altuena dena 1.038 metrorekin. Iparraldean mendigune bereko tontorrak diren Lorritxo eta Pititurri ditu, eta hego-mendebaldean Subillako haitzarte ikusgarria.

Oteros
Datu orokorrak
Garaiera1.038 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′50″N 2°51′33″W
MendikateaBadaiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
LuberriLuberri

Tontorrean behinola gaztelu bat egon zen, gaur egun aztarnarik gelditzen ez den arren. Artadiek estaltzen dituzte mendiaren magalak.

Abiapuntuak

  • Mandaitatik (624 m, Iruña Oka): Ordu 1 eta 15 minutuko igoera.
  • Olabarritik (539 m, Iruña Oka): Ordu 1 eta 30 min.
  • Langraiz Okatik (498 m, Iruña Oka): Ordu 1 eta 45 min. El Encinaleko dorrea Karlistadetan erabili zuten eta bide honetan dago.
  • Zuhatzu Kuartangotik edo Aprikanotik (536 m): Ordu 1 eta 45 min. Azkarateko lepo ederretik (945 m).
  • Otogoiendik (551 m): Ordu 2 eta 30 min. Santa Marinako baselizatik igarotzen da bidea, bai eta Los Goros izeneko kobazuloetatik (598 m) gertu ere. Azkeneko honetan antzinako giza aztarnak topatu zituzten.

Ikus, gainera

  • Arabako mendien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.