Oteo

Oteo egun Kanpezu udalerria osatzen duten bost kontzejuetako bat da.

Oteo
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKanpezu
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°43′00″N 2°22′01″W
Demografia
Biztanleria25 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 21 biztanle ditu.

Deskribapena

Kanpezuren barruan, Santikurutzetik iparraldera dago Oteo arroila estu bat igarota. Haran batean dago, baona sakonuneak ditu ezker-eskuin eta herria muino batean dago. Hiru “auzo” eta bi eliza ditu Oteok. Auzoak kale-izen bezala daude markatuta, behekoa, erdikoa eta goikoa. San Mames eliza herriaren hegoaldeko muturrean dago, XII. eta XIII. mendekoa bere aztarna zaharrenetan, baina asko berritua eta eraldatua herrezkero. Goiko auzoan, San Joanen Andre Maria eliza dago[1], XVIII. mendeko eraikina. Biak balizko ondare arkeologiko gisa babestuak daude[2].

Latsagia, iturria eta uraska bat dago erdiko eta beheko auzoen artean. Beheko auzoan frontoi bat nabarmentzen da, eta haren ondoan herriko txoko edo elkartea, San Mames izena duena.

Herriko zenbait etxek armarri bikainak dituzte.

Historia

XVI. mendean Mendoza familiarena zen. Ondoren Kanpezuko apezpikuaren jabego bihurtu zen. 1738tik 1965. urtera arte berezko udalerria izan zuen.

Demografia eta biztanleria

Oteoko biztanleria
20002001200220032004200520062007
2723242623232121

2021. urtean bederatzi vecino zituen, Arabako gazteleran, biztanleak dituzten bederatzi etxe. Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Oteokoei Charrines esaten diete[3] (Bujandakoei bezala, bide batez).

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19aAlda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñanaAlda
Santikurutze

Ondasun nabarmenak

Balizko ondare arkeologikoaren babesaren sailkatuak[2]:

Kontzejuaren mendebaldeko mugan, Sabando ibaiaren ertzean errota zahar bat dago ur-jauzi eta ibaiko putzu baten ondoan[1] (Oteoko Errotako ur-jauzia). Asmoak ba omen dira 2021aren inguruan ingurua eta errota konpontzekoa. Ibaia horretatik gorantz Sabando herrira joaten da, eta beherantz, Antoñanarantz bada beste urjauzi bat eta igeri egiteko toki bat, Aguaqué edo Aguake izenekoa.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  2. «Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  3. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.