Otelo Saraiva de Carvalho
Otelo Nuno Romão Saraiva de Carvalho (Lourenço Marques, Ekialdeko Afrika Portugaldarra, 1936ko abuztuaren 31 – Lisboa, 2021eko uztailaren 25a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia izan zen.
Otelo Saraiva de Carvalho | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Maputo, 1936ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lisboa, 2021eko uztailaren 25a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, militarra, terrorista eta iraultzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Herri Indar Apirilak 25 Associação José Afonso (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Portugalgo Armada |
Gradua | teniente koronel |
Parte hartutako gatazkak | Portuguese Colonial War (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Popular Unity Force (en) ![]() |
![]() ![]() |
Biografia
Kontinenteko Komando Operatiboko (COPCON) buruzagia izan zen, eta garrantzi handiko eginkizun politiko-militarrak hartu zituen bere gain. Iraultzaren Batzordeko kidea izan zen. Vasco Gonçalvesen eragin komunistatik aldendurik, baina Eduardo Augusto de Melo Antunesen bide militar moderatuarekin bat egin gabe, bizitza politikoaren erradikalizazio une handienetan parte hartu zuen, herri-demokraziaren tesien alde.
1976an, Portugaleko Errepublikako lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zuen bere burua, alderdi handien laguntzarik gabe, eta botoen % 16 eskuratu zituen. Gudarosteko teniente-koronel zelarik, atxilo hartu zuten 1984an legez kanpoko talde armatu batekin lotura zuelakoan; bost urte geroago, behin-behineko askatasuna eman zioten, eta, 1995eko amnistiari esker, libre geratu zen. Alvorada em Abril argitaratu zuen, Iraultzaren sorreraren kontakizun xehea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.