Ote beltz

Ote beltza (Ulex minor) lekadunen familiakoa eta Ulex generoko zuhaixka da (20-70 cm), arantzatsua eta hermafrodita. Mendebaldeko Europakoa da jatorriz, Erresuma Batutik Portugaleraino, euskal isurialde atlantikoa barne.

Ote beltz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaUlex
Espeziea Ulex minor
Roth.

Ote zuriaren (U. europaeus) antz handia du. Ote zuriak baino lore txikiagoak dituena. Hark baino adar eta arantza gehiagoko zurtoina izaten du; arantza bigunagoak izaten ditu, ordea. Metro betea baino luzeago ez da izaten.[1]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.