Otaru (Hokkaido)
Otaru (japonieraz: 小樽市 Otaru-shi) , Hokkaidoko Shiribeshi suprefeturako hiri handiena da baina suprefeturako hiriburua Kutchan herria da. 2014ko erroldaren arabera Kitamik 125.982 biztanle ditu.
Otaru 小樽市 小樽市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Prefetura Suprefetura | Hokkaido Hokkaido Shiribeshi | ||
Alkatea | Toshiya Hazama (en) | ||
Izen ofiziala | 小樽市 小樽区 | ||
Jatorrizko izena | 小樽市 | ||
Posta kodea | 047-8660 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°11′27″N 140°59′40″E | ||
Azalera | 243,13 km² | ||
Mugakideak | Yoichi (en) , Akaigawa (en) , Sapporo eta Ishikari (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 112.452 (2020ko abenduaren 31) −9.472 (2015) | ||
Dentsitatea | 461,19 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1922ko apirilaren 20a eta 1899ko urriaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 0134 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Dunedin, Nakhodka eta Gangseo District (en) | ||
http://www.city.otaru.hokkaido.jp/ www.city.otaru.hokkaido.jp |
Geografia
Otaru supreferuraren ekialdeko mugan dago, Hokkaidoko hiriburua den Sapporotik nahiko gertu. Honek lo-hiri bihurtu badu ere turistentzako toki erakargarria da, Ishikari Badiaren ertzean baitago, Japoniako itsasoan.
Hiriaren hegoaldean berriz sumendi malkartsuak daude, denetan aipagarriena Tenguyama da. Saka-no-machi ezizena dauka hiriak ("hiri aldapatsua") izan ere mendi garaietatik itsasertzera bapatean jeisten baita eremua.
Historia
Ainuek populatu zuten eremua eta hauek eman zioten Otaru izena, "hondartzatik doan ibaia". Aintzinatik daude ainuak hemen, Temiya leizean Jōmon Aroko aztarnak aurkitu baitira, k.a. 400 urte ingurukoak.
Tokugawa shogunerriak 1865an sortu zuen Otaru herria eta 1880an Hokkaidoko lehen trenbidea inauguratu zen Sapporo eta Otaru artean. 1899ko dekretu inperialak Otaruko kaiari baimena eman zion Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin harreman komertzialak izateko. Hiriaren loraldia etorri zen eta 1922an hamarkadan hiri estatusa lortu zuen.
1924ko abenduaren 26an 600 dinamita kutxa zeramatzan trena bidetik irten zen eta geltokia, biltegiak, kaialdea eta inguruko auzoak nabarmen kaltetu zituen. 94 pertsona hil ziren eta 200 zauritu.
1950tik aurrera ikatzaren industriaren gainbehera iritsi zen.
Ondasun nabarmenak
- Otaruko kanala: victoriar estiloko argiak ditu eta leku turistikoa bihurtu da.
- Nishin Goten (Sardinzarraren etxea): 1897an eraikitako egurrezko etxe luzea da. Hunkumatsu Tanakaa-rena zen, sardinzarraren industriaren magnatearena hain zuzen ere. Beheko solairuan aritzen ziren 120 langileen baldintzak magnatearen gelen luxuarekin konparatzen da.
Janaria
Otaru Beer garagardoa bertan egiten da. Hiriko sushiak ere ospe handia dauka.
Iruditegia
- Otaruren ikuspegia.
- Otaru kanala.
- Otaruko kaia.
- Aintzinako biltegiak.
- Akuariuma.
- Tenguyama mendia.
Hiri senidetuak
- Nakhodka (Errusia)
- Kholmsk (Errusia)
- Dunedin (Zeelanda Berria)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala