Otar Iosseliani
Otar Iosseliani, georgieraz ოთარ იოსელიანი (Tbilisi, Georgia, SESB, 1934ko otsailaren 2a - ibidem, 2023ko abenduaren 17a) georgiar jatorriko frantses zinemagilea izan zen.
Otar Iosseliani | |||
---|---|---|---|
Otar Iosseliani, 2002ko Berlinalean. Irudi gehiago | |||
Ahotsa | |||
2000 - ← Humbert Balsan - Cédric Kahn → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tbilisi, 1934ko otsailaren 2a | ||
Herrialdea | Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1934 - 1991) Georgia (1991 - 2023) | ||
Heriotza | Tbilisi, 2023ko abenduaren 17a (89 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Gerasimov Zinematografia Institutua Tbilisi State Conservatoire (en) | ||
Hizkuntzak | georgiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, errealizadorea, musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, dokumentalgilea, film-zuzendaria eta pedagogoa | ||
Enplegatzailea(k) | Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
Biografia
Konposizioa, pianoa eta orkestra-zuzendaritza, matematika eta zinema-zuzendaritza ikasi zituen. 50eko hamarkadaren erdialdean, zuzendaritza-laguntzaile eta muntatzaile aritu zen, eta, hamarkadaren bukaeran, film dokumentalak egiten hasi zen. Aprel (1962, "Apirila") izeneko luzera erdiko filma debekatu ziotenean, zinema utzi zuen; urte batzuez, arrantza-ontzi batean, eta, geroago, labe garai batzuetan lan egin zuen.
Guiorgobistve (1966, "Hostoen erortzea"), Ikho chachvi mgalobeli (1971, "Bazen behin zozo kantari bat") eta "Pastorala" (1971) izeneko film-trilogian, garbi ageri dira Iosselianiren umore-sen berezia eta musikazaletasuna. Trilogia horri esker, mundu osoan egin zen ezagun Iosseliani. Filmak banatzeko eta egiteko izan zituen oztopoek Frantziara erbesteratzera bultzatu zuten, eta film laburrak egin zituen han: Lettre d´un cinéaste (1982), Euskadi Été 1982 (1982) eta Sept pièces pour cinéma noir et blanc (1983). Les favoris de la lune (1984) film luzean, matematika- eta komedia-zaletasuna erakusten ditu. 1988an, berriz, Et la lumière fut egin zuen, dokumental- eta fikzio-nahasketa bitxia, eta Epaimahaikideen Sari Berezia jaso zuen Veneziako Mostran. 2001ean, Atzera Begirakoa eskaini zioten Donostiako Zinemaldian. 2002an, Lundi matin filmatu zuen, eta, horri esker, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza irabazi zuen zuzendari gisa.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otar Iosseliani |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.