Otadui Jausoro etxea
Otadui Jausoro etxea Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen jauregi bat da. Oñatiko Alde Zaharrean dago, Kale Barriko 30. zenbakian. Eraikinaren iparraldeko fatxada Kale Barrian dago, hegoaldekoa Atzeko kalean.
- Artikulu hau Oñatiko etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jausoro (argipena)».
Otadui Jausoro etxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra | |
Otadui Jausoro etxea ezkerraldean. Balkoi berezia agerian. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°01′53″N 2°24′39″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001540 |
24 | |
Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.
Historia
XVI. mendeko bigarren erdialdean eta XVII. mendearen hasiera aldera eraiki zen. Avilako Deanaren etxea izan zen, Otadui Gotzainaren iloba zena.
Eraikina
Etxe-izkinako balkoidun jauretxea da. Fatxada nagusiko beheko solairua harlanduz egina dago eta beste bi solairuetan adreiluz ageri da.
Beheko solairua besteengandik bozelezko inposta baten bidez bereizten da. Lehen solairuan behekoarekin ardatzak osatzen dituzten beste bi bao daude, eta izkinean balkoi ederra. Honela etxadian nagusitzen den fatxadaren angelua indartzen da. Balkoiko firmea eta balkoiko burdinezko baranda hondatuta daude. Bertan azulejozko ezkutua dago; bertan, zuhaitza, izar polarra, oreinari eraso egiten dion arranoa eta Alcantarako gurutzea irudikatzen dira, eta baita idazkina eta elizaren kapelo tinbrea ere (kanpoko apaindura):
« | "de Abila/ otaduy Jaunsoro/dean de Abila" | » |
Ikus gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak
- Gipuzkoako jauregi eta dorretxeen zerrenda