Oswald von Wolkenstein

Oswald von Wolkenstein (Pfalzen, 1377 Meran, 1445eko abuztuaren 2a) alemaniar olerkari, musikagile eta diplomazialaria izan zen.

Oswald von Wolkenstein

Bizitza
JaiotzaSchöneck Castle (en) Itzuli, 1377
HerrialdeaCounty of Tyrol
HeriotzaMeran, 1445eko abuztuaren 2a (67/68 urte)
Familia
AitaFriedrich von Wolkenstein
AmaKatharina von Villanders, Heiress of Trostburg
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWolkenstein (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikagilea, diplomazialaria, idazlea eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaOrder of the Dragon (en) Itzuli
Genero artistikoaPizkundeko musika

Musicbrainz: 3a4ee098-0cd9-456c-967a-32786c251b98 Songkick: 244112 Discogs: 844167 IMSLP: Category:Wolkenstein,_Oswald_von Find a Grave: 21640702 Deezer: 1676505 Edit the value on Wikidata

Hego Tirolen jaio zen familia noble batean. Hamalau urtez geroztik zaldun alderraiaren bizitza jarraitu zuen eta Kreta, Prusia, Lituania, Krimea, Turkia, Lur Santua, Frantzia, Lombardia eta Espainiara bidaiatu zuen eta Itsaso Beltzean hondoratu zen. Bere bidaiak kontatu zituen "Es fügt sich..." liburuan.

1399an, aita hil ondoren, Tirolera itzuli zen, eta, zenbait urtez, oinordekotza lortzeko lehiatu zen anaia nagusiarekin, akordio batera iritsi arte. Sigismundo enperadorearen zerbitzura diplomatikoa izan zen eta Ingalaterra, Eskozia eta Portugalera bidali zuten, eta Ceutako konkistan parte hartu zuen. Tirolera itzulita, Frederiko IV.a Austriakoaren aurkako aliantza batean parte hartu zuen, bere etsai bihurtu zena. Bizitzaren zati handi bat Frederikoren atzetik eta eskualdeko beste noble batzuen aurka borrokan eman zuen.

Jerusalemgo Hilobi Santuaren Zaldun Ordenako zaldun, Pitxerreko Ordenako kide eta Herensugearen Ordenako kide izan zen.

Musika-lana

Erdi Aroko Alemaniako konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen. Aztertu zituen hiru gai nagusiak bidaia, Jainkoa eta sexua izan ziren.

Haren poemak hiru eskuizkributan gordetzen dira:

  • MS A (Viena), 42 abesti, 1425ean osatuta eta beste 66 poema 1427tik 1436ra.
  • MS B (Innsbruck): 1432
  • MS C (Innsbruck-Trostburg): 1450, B-ren kopia bat.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.