Oswald Teichmüller
Oswald Teichmüller (1913ko ekainaren 18a — 1943ko irailaren 11) matematikari aleman bat izan zen, aplikazio kuasikonformeen teoriari ekarpenak egin zituena eta baita ordudanik bere izena hartu zuen barietate konplexuari ere: Riemann-en gainazal baten Teichmüller-en espazioa. Halaber, "Smith-en formaren" antzekoa ezarri zuen eraztun nagusi ez trukakorreko matrizetarako, Nathan Jacobson-ek gai beraren gainean egindako lana ("Jacobson-Teichmüller forma") osatuz.Txantiloi:Lien
Oswald Teichmüller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Julius Oswald Teichmüller |
Jaiotza | Nordhausen, 1913ko ekainaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Dnieper, 1943ko irailaren 11 (30 urte) |
Heriotza modua | borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea (1931 - 1935) |
Tesia | Operatoren im Wachsschen Raum (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Helmut Hasse (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea (1935 - 1937) Frederiko Gilen Unibertsitatea (1937 - 1939) Wehrmacht (1939 - 1943) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Sturmabteilung |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Evariste Galois jenioarekin konparatu ahal zen matematikarako dohaina izan zuen..
Fanatiko nazia izanda, alderdi nazira sartu zen 1931an eta aktiboki kanpaina egin zuen. 1933. urtearen amaieran, SA-ko uniformea jantzita beste ikasle batzuekin batera, Edmund Landau irakasleari Göttingeneko Matematikako Institutuan irakasten galerazi zion. "Ariar zientzia" baten jarraitzailea izanda, Teichmüllerrek Deutsche Mathematik mugimenduan parte hartu zuen Ludwig Bieberbachekin. 1939an, SS-etan sartu zen, Ekialdeko Frontera eraman zuena, non 1943an hil zuten.