Oswald Mosley
Sir Oswald Ernald Mosley, 6. baroneta (Londres, 1896ko azaroaren 16a - Orsay, 1980ko abenduaren 3a) britainiar politikari faxista izan zen.
Britainiako nobleziaren familia batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen zalditeria britainiarraren lantzeroetan.
1933an Diana Mitfordekin ezkondu zen Alemanian, Joseph Goebbelsen etxean eta Adolf Hitler gonbidatuarekin.
1918tik 1924ra Legebiltzarreko kide izan zen, lehenik kontserbadore gisa eta gero independente gisa, Alderdi Laboristara aldatu aurretik. 1926tik 1931ra diputatu izan zen berriro, laboristak ordezkatuz.
1932an alderdi berri bat sortu zuen, Britainiar Faxisten Batasuna. 1940an espetxeratu eta 1943an askatu zuten. 1951n Britainia Handitik alde egin zuen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.