Osvaldo Soriano
Osvaldo Soriano (Mar del Plata, Argentina, 1943ko urtarrilaren 6a - Buenos Aires, Argentina, 1997ko urtarrilaren 29a) argentinar idazle eta kazetaria izan zen.
Osvaldo Soriano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mar del Plata, 1943ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Santiago, 1997ko urtarrilaren 29a (54 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: zakileko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
Biografia
Neuqueneko Industria Eskolan egin zituen ikasketak, Patagonian, eta motor-lantegi batean hasi zen lanean, Tandil hirian. 1966an kazetari gisa hasi zen lanean. Hiru urte geroago, 1969an, Buenos Airesa joan zen, eta Primera Plana, Panorama, La Opinión eta El Cronista egunkarientzat lan egin zuen, telebistarako eta zinemarako hariak idazteaz gainera. 1973an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Triste solitario y final ("Bakarzale tristea eta amaia").
Militarrek aginpidea indarrez hartu zutenean, Parisa erbesteratu zen. Han Cuarteles de invierno ("Neguko kuartelak") eta No habrá más penas ni olvido ("Ez da pena eta ahanztura gehiago izango") idatzi zituen, eta 1983an Argentinara itzuli zenean argitaratu zituen. Urtebete geroago, artikulu-bilduma bat argitaratu zuen, Artistas, locos y criminales ("Artistak, zoroak eta kriminalak") titulupean, eta artikuluak idazten hasi zen Mexiko, Venezuela, Txile, Italia, Alemania eta Frantziako zenbait egunkarirentzat. 1986an A sus plantas rendido un león ("Lehoi bat bere oinetara") eta Donde Geneviéve y el Flaco Martínez perdieron las ilusiones ("Geneviévek eta Flaco Martinezek ilusioak galdu zituzten") argitaratu zituen, eta 1990ean Una sombra ya pronto serás ("Aurki itzala izango zara"). Azken horretan oinarri hartuta Héctor Olivera zinema-zuzendariak film bat egin zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.