Ostiral Santua

Ostiral Santua edo Ostiral Saindua Berpizkunde-igandearen aurreko ostiralean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan. Hirurren Paskoalaren bigarren eguna da. Egun horretan, Eliza Katoliko Erromatarrak Jesukristoren Heriotza gogoratzen du.

Ostiral Santua
Diego Velázquezek 1632an egindako "Cristo crucificado" izeneko margolana.
Data
DataPazkoa baino bi egun lehenago.
2023Apirilaren 7
2024Martxoaren 29
2025Apirilaren 18
2026Apirilaren 3

Eguna

Eguna urtero aldatzen da, Berpizkunde-igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea delako. Hona hemen gertukoak ditugun Ostiral Santuak:

    Ostiral Santua
    UrteaData
    1992Apirilaren 17a
    1993Apirilaren 9a
    1994Apirilaren 1a
    1995Apirilaren 14a
    1996Apirilaren 5a
    1997Martxoaren 28a
    1998Apirilaren 10a
    1999Apirilaren 2a
    2000Apirilaren 21a
    2001Apirilaren 13a
    2002Martxoaren 29a
    2003Apirilaren 18a
    2004Apirilaren 9a
    2005Martxoaren 25a
    2006Apirilaren 14a
    2007Apirilaren 6a
    2008Martxoaren 21a
    2009Apirilaren 10a
    2010Apirilaren 2a
    2011Apirilaren 22a
    2012Apirilaren 6a
    2013Martxoaren 29a
    2014Apirilaren 18a
    2015Apirilaren 3a
    2016Martxoaren 25a
    2017Apirilaren 14a
    2018Martxoaren 30a
    2019Apirilaren 19a
    2020Apirilaren 10a

    Irakurketak

    Autungo (Saona eta Loira) katedralaren irudia Judasen suizidioarekin.

    Mateoren Ebanjelioa

    • Mt 27:3-4. Judasen heriotza: "Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar zilarrezko txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, esanez: Oker egin dut, errugabea heriotzara eramanez ".
    • Mt 27:11-14. Jesus Pilatoren aurrean: "Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion: Zu al zara juduen erregea?. (…) Eta ez zion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria".

    Markoren Ebanjelioa

    Ecce homo, Antonio Ciserik margotua, XIX. mendean.
    • Mk 15:6-15. Jesus heriotzara kondenatua: "Pazko jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina. (…) Pilatok erantzun zien: Nahi al duzue juduen erregea askatzea? (…) Eta Pilatok: Zer oker egin du, bada? (…) Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten".
    • Mk 15:16-19. Soldaduen isekak: "Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudutaldeko denak bildu zituzten. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan. Eta agurka hasi zitzaizkion; Agur, juduen erregea!. Kanaberaz jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahozpez jartzen zitzaizkion."

    Lukasen Ebanjelioa

    Gurutzea eramaten, El Grecoren margolana (1580).
    • Lk 23:26-32. Guruzbidean. "Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan. Herriko jendetalde handia zihoan Jesusen ondoren, baita emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka (…) Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zuten hiltzera".
    • Lk 23:33-43. Jesus gurutziltzatuta. "Buruhezur zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. Jesusek honela zioen: Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren (…) Gaizkileetako batek gaineratu zuen: Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean. Jesusek erantzun zion: Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan".

    Joanen Ebanjelioa

    • Jn 19:25-27. Jesus eta beronen ama. "Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: Emakume, horra hor zure semea. Gero, ikasleari esan zion: Horra hor zure ama. (…) ".
    • Jn 19:28-30. Jesusen heriotza. "Ondoren, Jesusek, guztia beteta zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: Egarri naiz (…) Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: Betea da dena. Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen".
    • Jn 19:38-40. Jesus hilobian ezarria. "Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori (…) Etorri zen Nikodemo ere -behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura (…) Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean usainkiaz ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz"

    Ospakizunak

    Ostiral Santua ospatzeko, kristauek eukaristiak ez ezik prozesioak ere egiten dituzte. Guardian Jesukristoren iltzeen askapenak ospea du. Gurutze-bideak edo kalbarioak egiteko ohitura ere badago.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.