Ostilamendu
Ostilamendua edo Etxeko hornidura etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoari esaten zaio.[1]

Alemaniako ezkon-horni tradizionala.
Etimologia
Antza denez hitzak jatorri erromanikoa du, nafar-aragoieratik jasota: ostilla, ostillamenta.[2]
Ohiturak
Tradizionalki, emaztearen familiak ematen zion arreoa ezkontzari. Amaren ardura zen bere alaben arreoa prestatzea ezkondu aurretik; prestatutakoaren arabera haien egoera ekonomikoa erakusten zen. Derrigorrezkoa zen jantzi jakin batzuk egitea (mantelak, maindireak...) eta, bereziki, brodatzea. Prestaketa hori guztia andregaiaren lana zen.
Ostilamendu motak
Erabileraren arabera mota desberdinak zeuden:
- Haur-puska edo haurrarena, jaiotza inguruan.
- Ezkon-horni edo ezkontzarena.
- Hildakoena, heriotzarekin lotuta.[3]
Erreferentziak
- http://www1.euskadi.net/harluxet/
- https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu-ES&id=75118
- Marvin HARRIS, Antropología cultural. Madril: Alianza Editorial, 1990. ISBN 978-84-206-3951-2.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.