Osterzuri
Osterzuria edo eskarola (Cichorium endivia) Asteraceae familiako landare jangarria da. Euskal Herrian osterzuria gordinik jan ohi da, entsaladetan, baina prestatuta ere jan daiteke.
Osterzuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Cichorieae |
Generoa | Cichorium |
Espeziea | Cichorium endivia |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | endive (en) |
Osterzuria endibiaren genero berekoa da, baina, nahiz eta bere izen zientifikoan "endivia" agertu, ez dira nahastu behar. Euskal Herrian endibia izenarekin ezagutzen dena Cichorium intybus espezieko foliosum barietatea da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.