Osteritz
Osteritz[1][lower-alpha 1] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
Osteritz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Esteribar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Osteritz |
Posta kodea | 31630 |
Herritarra | osteriztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′04″N 1°30′21″W |
Garaiera | 610 metro |
Distantzia | 21,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 14 (2020: 2) |
2020 urtean 14 biztanle zituen.
Bertako biztanleak osteriztarrak dira.
Izena
Osteritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ostariç (1049)
- Osteriç (1071)
- Ozteritz (1278)
- Osteriz (1280)
- Ostariz (1280)
- Ozteriz (1366)
- Osteriz (1428)
- Osteriz (1800)
- Osteritz (1989)
Geografia
Osteritz Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Zubiriko estazioa da Osteritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 26.4 | 29.0 | 32.0 | 39.0 | 42.0 | 43.5 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 21.0 | 43.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 10.6 | 13.6 | 15.4 | 19.8 | 23.7 | 26.6 | 27.1 | 23.4 | 18.5 | 12.0 | 9.3 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.3 | 7.8 | 9.5 | 13.5 | 17.0 | 19.5 | 19.7 | 16.4 | 12.7 | 7.6 | 4.9 | 11.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | -0.1 | 2.0 | 3.6 | 7.2 | 10.4 | 12.3 | 12.3 | 9.5 | 6.9 | 2.9 | 0.5 | 5.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.6 | -5.9 | -3.6 | -1.5 | 1.0 | 4.7 | 6.8 | 6.4 | 3.8 | 10.1 | -3.8 | -6.0 | -0.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 116.4 | 101.8 | 99.5 | 129.4 | 99.9 | 61.4 | 47.8 | 46.5 | 69.5 | 112.8 | 146.6 | 129.5 | 1161.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.0 | 62.5 | 73.0 | 59.0 | 56.0 | 58.0 | 100.0 | 63.0 | 81.5 | 74.5 | 83.4 | 82.5 | 100.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.8 | 11.4 | 11.2 | 14.5 | 12.8 | 8.2 | 5.8 | 6.4 | 8.2 | 12.2 | 14.1 | 13.4 | 131.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.1 | 2.3 | 1.6 | 0.8 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | .8 | 1.6 | 9.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Erregeen jaurerriaren antzinako lekua, 1280an urtean 64 sos eta erdi eta 16 kahitze eta erdi garagar eta olo zor zituena. Garai hartan "dekania" bat izan zuen Landazabalgo Andre Mariaren monasterioak (Mezkiritzen kokatuta), Antso Gartzeitz IV.ak Fortun Arabakoa apezpikuari emandakoa (1071), hura hil ondoren Leireko abadiaren domeinura itzul zedin.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 14 biztanle zituen Osteritzek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
18 | 18 | 21 | 21 | 21 | 17 | 18 | 14 | 12 | 12 | 11 | 15 | 11 | 10 | 12 | 12 | 11 | 14 | 12 | 12 | 14 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Osteritzeko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[10]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
- Natibitateko jaiak: irailaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Errosarioko Ama Birjina eliza, Erdi Aroko kristiau eliza zaharra.
- Osteritzeko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak
- /ostéɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Osteritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Osteritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.