Ostende

Ostende[1] (nederlanderaz Oostende) mendebaldeko Flandriako hiria da, Pas-de-Calais-en ondoan. 2007. urtean, 69.115 biztanle zituen. Garrantzi handiko portua du, Britainia Handirako salgaien eta bidaiariena. Belgikako turismo-gune nagusia da, bainu-etxeekin. Industriarik garrantzitsuenak ontziolak, industria kimikoak eta beirazkoak dira.

Ostende
Oostende
Ostende
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Mendebaldeko Flandria
Belgikako barrutiaArrondissement of Ostend
AlkateaBart Tommelein (en) Itzuli
Izen ofizialaOostende
Jatorrizko izenaOostende
Ostende
Posta kodea8400
HerriburuaOstend (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°13′33″N 2°55′10″E
Map
Azalera40.95 km²
MugakideakMiddelkerke, Gistel, Oudenburg eta Bredene
Demografia
Biztanleria71.557 (2022ko urtarrilaren 1a)
225 (2018)
Dentsitatea1.747,42 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1265 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia059
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBanjul
Hizkuntza ofizialanederlandera
oostende.be eta toerisme-oostende.be

Klima

Ostenderen klima atlantiko-epela da. Ipar Itsasoko haizeen eraginez, udak Europako barnealdean baino freskoagoak dira. Oso arraroa da zero azpiko tenperaturak izatea. Koppen klimen sailkapenaren arabera, Cbf klimari dagokio[2][3].

Ostendeko klimograma

Historia

Jatorritik Erdi Arora arte

Hasieran, Ostende herrixka bat baino ez zen. Testerep izenekoa irlaren ekialde urrutian (nederlanderaz: oost-einde) kokatuta zegoen, Ipar Itsasoa eta hondartza-laku baten artean. Nahiz eta txikia izan, herrixkak, 1265 urtearen inguruan, udalerri estatutua lortu zuen. Herritarrek baimena lortu zuten merkatu bat antolatzeko eta helburu honekin eraikin bat egiteko. Baliabide ekonomikorik handiena arrantza zen. Ipar Itsasoko kostaldea betidanik ezegonkorra izan denez, 1395ean biztanleek erabaki zuten dike berrien atzean Ostende berri bat egitea itsas enbatetatik babesteko. Behe Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen merkataritzan.

Aro Modernoa

1775 urtearen inguruan Ostendeko mapa

Ipar Itsasoko egoera estrategikoak erraztu zuen Ostende portu bat izateko[4], baina arazo askoren iturria izan zen. Hiria askotan hartuta, hondatuta, arpilatuta eta suntsituta izan zen. Herbehereetako matxinoak, itsas eskaleek (geuzen) hiria kontrolatu zuten. Ostendeko Setioan (1601-1604) esaten ohi denez, espainiarrek asaltatuezina asaltatu zutela eta nederlandarrek defendatuezina defendatu zutela. Laurogei Urteko Gerraren setio honetan 80.000 hildakoak eta zauritutakok gertatu ziren, gerraren pasarterik odoltsuena izan zen, Espainiako armadak ia guztiz deuseztatu zuen. Honen osteko elkarrizketek su-eten batean bukatu zuten zenbait urteren buruan. Su-etena apurtu zenean Ostende dunkerkerren base bat bilakatu zen.

Garai horren ostean, Ostendeko portuak garrantzia irabazi zuen. 1722an, nederlandarrek Anberesko portuaren sarrera itxi zuten, Mendebaldeko Eskalda. Hori dela eta, Ostenderen garrantzia handiago izan zen itsasora sartzeko alternatiba bat zelako. Hegoaldeko Herbehereak, (gaur egungo Belgika) Austriar inperioko zati bat ziren. Austriako enperadorea Karlos VI.ak 1722an bermatu zuen Ganteko merkataritza-monopolioa Afrikarekin eta Ekialde urrutiarekin. Ostendeko konpainiak baimena zuen koloniak fundatzeko. Hala ere, konpaniaren jarduerak bukatu ziren Herbehereen eta Ingalaterraren presioengatik, ez zutelako konkurrentziarik nahi, nazioarteko merkataritza berezko pribilegioa zela uste zutelako.

Ostendeko hondartza

Aro Garaikidea

1826ko irailaren 19an, tokiko bolborategiak eztanda egin zuen. Gutxienez 20 lagun hil ziren eta 200 bat zauritu. D´Hargras auzoa desagertzeaz gain, hiriko etxe gehienak kaltetuta gertatu ziren. Eztandari jarraitu zioten gaixotasunek hildako gehiago eragin zuten[5]. Geroago, Ostendeko portua handitu zen, barneko trafikoaren konexioak hobetzeko. 1838an, Bruselarekin tren-lotura egin zen. 1850ean, Ostendeko bainuetxeak Europako aristokraziaren lekurik gogokoena bilakatu ziren. Leopoldo I.ak eta Leopoldo II.ak hiri horretan finkatu zuten udako egoitza, hobekuntza asko eginez: monumentuak, Wellington hipodromoa eta errege-galeriak. Ostende Ingalaterrarekin igarotze portua bilakatu zen lehenengo ferrya 1846an Doverrera abiatu zenean. Espainiako liberalek (aurrerakoiek eta demokratek) eta atzerriratuek hiri horretan sinatu zuten Ostendeko Ituna 1866an, Elisabet II.a tronutik egoztekotan. Bi urte geroago, itun horrek Iraultza Loriatsuan bukatu zuen. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan alemaniarren ontzien base handia izan zenez, hondamendia etorri zen Ostendera. Suntsitutako eraikin historikoen orubeetan estilo modernistako arkitekturak eraiki ziren.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Climate Summary for Ostend, Belgium". Weatherbase.com. Retrieved 2014-02-13.
  3. .
  4. Filipe Onak eman zuen baimena Ostendeko portua eraikitzeko.
  5. THE EXPLOSION AT OSTEND, The Manchester Guardian and British Volunteer, 30 September 1826

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.