Ostegun Santua

Ostegun Santua edo Ostegun Saindua Berpizkunde-igandearen aurreko ostegunean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan. Hirurren Paskoalaren lehendabiziko eguna da. Egun horretan Eliza Katoliko Erromatarrak Jesusen Azken Afarian Eukaristiaren ezarpena eta apaizgoa ospatzen ditu.

Ostegun Santua
Simon Ushakovek 1685ean egindako Azken Afaria izeneko margolana.
Data
DataPazkoa - 3 egun
2023Apirilaren 6
2024Martxoaren 28
2025Apirilaren 17

Eguna

Eguna urtero aldatzen da Berpizkunde-igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea delako. Hona hemen gertukoak ditugun Ostegun Santuak:

    UrteaData
    2000Apirilaren 20a
    2001Apirilaren 12a
    2002Martxoaren 28a
    2003Apirilaren 17a
    2004Apirilaren 8a
    2005Martxoaren 24a
    2006Apirilaren 13a
    2007Apirilaren 5a
    2008Martxoaren 20a
    2009Apirilaren 9a
    2010Apirilaren 1a
    2011Apirilaren 21a
    2012Apirilaren 5a
    2013Martxoaren 28a
    2014Apirilaren 17a
    2015Apirilaren 2a
    2016Martxoaren 24a
    2017Apirilaren 13a
    2018Martxoaren 29a
    2019Apirilaren 21a
    2020Apirilaren 9a

    Irakurketak

    Mateoren Ebanjelioa

    Azken afaria, hungariar zurezko irudiak.
    • Mt 26:3-5. Jesus nola atxilotuko: "Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren, eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. Baina hau zioten: Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin".
    • Mt 26:6-12. Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi: "Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela, emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. (…) Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau aurrez".
    • Mt 26:17-18. Azken afarirako prestaketak: "". Legamigabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz: Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak? (…) Zoazte hirira, halakoren etxera, eta esaiozue: Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin".

    Markoren Ebanjelioa

    Getsemaniko baratzeko otoitza, Andrea Mantegnaren margolana XV. mendekoa.
    • Mk 14:32-40. Getsemaniko otoitz larria: "Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean. (…) Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne. (…) Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea. (…) Berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan".

    Lukasen Ebanjelioa

    • Lk 22:14-20. Azken afaria: hona nire gorputz-odolak. "Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. Eta esan zien: Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko. (…) Eta, kopa harturik, esker onezko otoitza egin eta esan zuen: Hartzazue eta eman elkarri. Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte. (…) Gero, ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri".

    Joanen Ebanjelioa

    Oinen garbiketa, armeniar eliza batean.
    • Jn 13:1-5. Jesus bere ikasleen oinak garbitzen: "Pazko Jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. (…) Afaltzen ari zela (…) ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen."
    • Jn 13:21-27. Jesusek Judasen saldukeria iragarri: "(…) Bene-benetan diotsuet: Zuetariko batek salduko nau. (…) Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da. (…) Orduan, Jesusek esan zion: Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen"
    • Jn 13:33-35. Jesusen agindu berria: "(…) Ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina (…) ni noan tokira zuek ezin zarete joan. Agindu berria ematen dizuet: elkar maite dezazuela. Nik maite zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasleak zaretela: zuek elkar maite izatean".
    • Jn 13:36-38. Jesusek Pedroren ukoak iragarri: "(…) Niregatik zure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu."
    • Jn 16:16-20. Tristura poz bilakatuko: "Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago berriro ikusiko nauzue (…) Bene-benetan diotsuet: Negar egingo duzue eta aiene; mundua, ordea, poztu egingo da".

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.