Ostara
Ostara (Aitzingermanikoz: *Austrō(n)) Antzinako Germania mendebaldeko udaberriaren jainkosa baten izena omen da. Hura aipatzen da lehenengoz Bedaren De Temporum Ratione VIII. mendeko liburu historiografikoan, Ēostre izenarekin. Bertan monje anglosaxoiak dio anglosaxoiek Eosturmonath izena ematen ziotela apirilari, izate jainkotiar baten omenez. Geroago, XIX. mendean, Jacob Grimm filologoa eta mitologoa da Ostara izeneko jainkosa germaniarraren gaiari berriro heldu ziona.
Bedek zioen Ēosturmōnaþ hilabetea (apirilaren baliokidea) anglosaxoi paganoek jaiak egiten zituztela Ēostre-ren omenez, baina tradizio hori bere garaian hilda zela, eta horren ordez, Pazkoa kristaua ospatzen zela, Jesusen berpizkundea omenez. Bestalde, hizkuntzalariek jainkosaren izena hainbat izen pertsonal germanikoekin (antroponimo) eta leku-izenekin (toponimo) lotu izan dute, bai eta, Germanian aurkitutako II. eta II. mendetako "matronae"-ei eskainitako inskripzioetako jainkosekin.
Ostre eta Ostara herri-kultura modernoan aipatzen dira batzuetan, eta neopagismo germaniarraren forma batzuetan gurtzen dira.
Matronae Austriahenae
Jainkosa hirukote horri eskaintzako 100 inskripzio baino gehiago aurkitu ziren Alemaniako Morken-Harff harrobian. Beste Matronae batzuk aurkitu izan dira, Germaniar probintzietan eta "Matronae" izena, epiteto batez lagundua zegoela, adibidez, Matronis / Aufaniabu (Aufaniarren amaei), Q. Vettius Severus-ek eskainia eta Bonn Münster basilikan aurkitua.
Zelten artean "matronae"-ak ere gurtzen ziren, baina jainkosa germaniarrak modu berezian irudikatzen dira inskripzioetan irudiak agertu izan direnean. "Matronae Austriahenae" inskripzioak aurkitu zirenean, Ostara-Ēostre jainkosarekin lotu zen jainkosa-hirukotea, baina, Austriahenae izenaren esanahia ezezaguna da, eta kultuari buruz ez dago ezer jakiterik. Hori dela eta, Roger Pearsek dio ezin dagoela frogarik erromatar garaiko Germaniako Matronae-ak eta Erdi Aroan Bedak aipatutako Ēostre erlazionatuta daudela esateko[1].
Etimologia
Filologoentzat, *Ēastre (Antzinako ingelesa) eta *Ôstara (Antzinako Goi alemaniera) kognatoak–jatorri komuneko senitarteko linguistikoak. *Austrō(n) teonimo aitzin germanikotik eratorri da[2][3], eta azken hori, *h₂ews-reh₂ Aitzinindoeuropera (PIE) hizkuntzatik (adibidez, lituanieraz auš(t)rà egunsentia da ), eta *h₂ews-reh₂ PIE errotik, disdira egin, argitu/gorri esan nahi duena)[4][3]. Eguno ingeleserazko east (ekialdea), erro berdintxutik sortu zen, aitzin germanikoa den *aust(e)raz aditzlagunetik, hain zuzen (ekialdea, ekialderantz, esa nnahi duena), eta azken hori, PEI erroa den *h₂ews-tero-tik, ekialdea edo egunsentirantz esan nahi duena[3].
Eostre eta egunsentiko jainkosa grekoaren (Eos, egunsentiaren jainkosa) arteko lotura ere egin da. Grimm-ek Ēostre "distiratsuaren" eta ekialdeko haizearen arteko erlazioa adierazten du, Austri izenekoa, "argiaren espiritua", prosan idatzitako Eddan (eskandinaviar mitologiarekin lotutako istorio bildumak dira) aipatua.
Udaberriaren hasierarekin lotutako emankortasunaren jainkosa da Bedaren jainkosa, "egunsentiaren" edo ernatze indarren "esnatzearen" jainkosa litzateke.
Guido von List austriar neopaganista eta okultistak zioen "Ostern" Eguzkiaren eta Jainkoaren arteko ezkontza-jaialdia zela, eta Ostara emakume sortzaileen ordezkari gisa ikusten zuen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Pearse, Roger. (2021-06-02). «The “Matronae Austriahenae” and a supposed link to “Eostre”» Roger Pearse (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- Simek, Rudolf (1996). Dictionary of Northern Mythology. D.S. Brewer. ISBN 978-0-85991-513-7.
- Kroonen, Guus (2013). Etymological Dictionary of Proto-Germanic. Brill. ISBN 9789004183407.
- Watkins, Calvert (2006 [2000]). The American Heritage Dictionary of Indo-European Roots. Houghton Mifflin Harcourt. ISBN 0-618-08250-6
Bibliografia
- Lecouteux, Claude (1995). Germaniar Mitologiako hiztegi txikia.
- Grimm, Jacob (1835). Deutsche Mythologie (Mitologia alemana).
- List, Guido von (1908). Das Geheimnis der Runen (El Secretos de las Runas).