Ostalgie

Ostalgie alemanezko terminoa da, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) zeneko bizimoduari erreferentzia egiten dion nostalgia izendatzeko erabilia. Ost (ekialdea) eta Nostalgie (nostalgia) hitzetatik sortutako akronimoa da.

AEDren kamiseten salmenta Berlinen 2004an.

Berlingo Harresia 1989an bota eta hurrengo urtean Alemania bateratu ostean, AEDko herritarrak Mendebaldeko sisteman integratu eta garai sozialistari loturiko oroigarri gehienak ezabatu zituzten. Hasiera batean, AEDko marketako produktuak saltokietatik desagertu egin ziren, horien ordez Mendebaldeko produktuak jarriz. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz, Alemaniako ekialdeko zenbait herritar garai sozialistako bizimoduaren aspektu desberdinei lotutako nostalgia sentitzen hasi ziren. Zehazki, Ostalgie bateratzearen ondoren desagertu ziren AEDko kulturaren eta egunerokotasunaren zenbait aspekturi loturik dago.

Horretaz jabeturik, Alemaniako hainbat enpresek AEDn saltzen ziren hainbat produkturen kopiak egiteari edo marka zaharren imitazioak berriz saltzeari ekin zioten.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.