Ossip Zadkine
Ossip Zadkine[1] (errusieraz: Осип Цадкин; Vitsebsk, 1890eko uztailaren 4a - Paris, 1967ko azaroaren 25a) frantses eskultorea izan zen, jatorriz bielorrusiarra. Parisen eta Londresen egin zituen Arte ikasketak. Parisen, abangoardiako artistekin harremanetan sartu zen (Chagall, Brâncuşi, Picasso); Kubismo joerako kidea izan zen. 1921-1925. urte bitartean Afrikako arte beltzaren eraginpean, zura eta harria lantzeari ekin zion. 1930. urte inguruan, forma barrokoagoak erabiltzen hasi zen, sinbolismo eta lirismo handiagoz.
Ossip Zadkine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Иосель Аронович Цадкин |
Jaiotza | Vitsebsk, 1888ko uztailaren 4a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia (1921 - |
Bizilekua | Les Arques |
Heriotza | Paris, 1967ko azaroaren 25a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valentine Prax (en) (1920ko abuztua - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Chelsea College of Art and Design (en) University of Westminster (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Yehuda Pen (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, Irarlea, unibertsitateko irakaslea, ilustratzailea, irakaslea eta artista grafikoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) |
Mugimendua | kubismoa |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Zadkinerenak dira, besteak beste: Gitarrista (1921); Orfeo gaia hartuta egindako bi pieza (1934, zurez, eta 1949, brontzez); Rotterdamen dagoen Hiri birrinduari omenaldia (1947), eta Van Gogh-i omenaldia Auvers-sur-Oise-n (1956).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ossip Zadkine |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.