Ospitaleko Zaldunak
Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordena (latinez: Ordo Fratrum Hospitalis Sancti Ioannis Hierosolymitani), eskuarki Ospitaleko Zaldunak edo San Joan Ospitaleko Zaldunak deitua, kristautasunaren ordena militar ospetsuenetakoa izan zen, Maltako Ordena bilakatu zena. Ofizialki, 1129an sortu zen, Gurutzaden garaian, Lur Santuko erromesak babesteko, eta bi mende inguru iraun zuen.
Ospitaleko Zaldunak | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | Ordena militarra eta ordena ostalaria | ||
Izengoitia | The "Religion", La Religion eta La Religión | ||
Eskumendekoak | Nuns of the Order of St. John of Jerusalem (en) | ||
Osatuta | Knight Grand Commander of the Order of Hospitallers (en) Knight Hospitaller (en) hospitaller (en) | ||
Zeren jabe | Bodrumgo gaztelua, Kolossiko gaztelua, Castillo del Compromiso (en) , Palace of Zuda (en) eta Zaldunen Krak | ||
Historia | |||
Sorrera | 1099 | ||
Sortzailea | Blessed Gerard (en) | ||
Ordezkatzen du | Hospitallers (en) | ||
Desagerpena | 1799 |
Historia
1050 aldean, Amalfiko merkatariek ospitale bat eraiki zuten Jerusalemen, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Ordenako sortzailetzat. Lehenengo Gurutzadaren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, XII. mendearen hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek hamarrenak ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Ospitaleko Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/03/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.