Ospitaleko geltokia (Bilbo)
Ospitalea (Hospital, gaztelaniaz eta 2012ko apirilaren 25era arte Basurto izenpetua) Bilboko tranbiaren geltokia da, Bizkaiko Bilbo hiriburuko Basurtu-Zorrotza barrutiko Garellano auzoan kokatuta dagoena, Basurtuko Ospitalearen ondoan, hain zuzen.
Ospitalea | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Gurtubay kalea, 16; 48013 | |||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||
Irekiera | 2004ko uztailaren 22a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTran | Bolueta ↔ La Casilla | |||||||
Bilbobus | 18 San Ignazio - Zorrotza 28 Uribarri - Altamira 38 Otxarkoaga - Termibus 48 Santutxu - Lezeaga 57 Miribilla - Ospitalea 58 Mintegitxueta - Atxuri 85 Zazpilanda - Atxuri 88 Kastrexana - Indautxu G6 Zorrotza - Plaza Biribila | |||||||
Bestelakoak | Basurto-Ospitalea geltokia |
|
Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2004ko uztailaren 22an inauguratu zen.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.
Historia
Geltokia 2004ko uztailaren 22an inauguratu zen, Santimami eta Ospitalea, lehen Basurto, arteko tranbia zabalduz.[1]
2012ko apirilaren 25ean, Basurto eta La Casilla arteko tranbia zabalduz, geltoki honek Ospitalea izena hartu zuen eta linearen burualdea izateari utzi zion. Gainera, luzapen honekin bat EuskoTran, EuskoTren eta EuskoKargo marken aldaketa etorri zen, Eusko Trenbideak enpresaren marka berriak aurkeztu zirela, eta ezartzen hasi zirela. Hala, ordutik EuskoTran marka zaharra Euskotren Tranbia izen berriaz ezagutzen da.[2][3]
Sarbideak
- Gurtubay kalea, 16
Konexioan
Geltokiaren inguruan Bilbobus zerbitzua hornitzen duten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Ospitalea |
Montevideo / Ospitalea |
Montevideo / (Gurtubay) |
Gurtubay / Ospitalea |
Erreferentziak
- Euskal Trenbide Sarea. «Tranbiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-27).
- (Gaztelaniaz) «Bilbobus y tranvía compartirán paradas» El Correo 2012-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- Euskotren. «La Casillarako tranbia apirilaren 25ean jarriko da martxan, goizeko 6etatik aurerra» (Noiz kontsultatua: 2013-07-14).