Huesca

Huesca[1] (aragoieraz: Uesca, ofizialki gaztelaniaz: Huesca) Huescako probintziako (Aragoi) hiriburua da, Aragoi autonomia-erkidegoko iparraldean kokatua. 53.429 biztanle ditu (INE 2022). Iberiar penintsularen ipar-ekialdean kokatzen da.

Huesca
Huesca
Uesca
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
AlkateaLorena Orduna Pons
Izen ofizialaHuesca
Jatorrizko izenaHuesca
Uesca
Posta kodea22001–22006
INEk ezarritako kodea22125
HerriburuaHuesca
Geografia
Koordenatuak42°08′24″N 0°24′32″W
Map
Azalera161.043005 km²
Altuera488 m
MugakideakAlbero Bajo, Alerre, Banastás, Nueno, Loporzano, Quicena, Tierz, Monflorite-Lascasas, Sangarrén, Vicién-Bizién, Almudévar, Chimillas, La Sotonera eta Igriés
Demografia
Biztanleria54.136 (2023)
831 (2022)
alt_left 27.780 (%51,3) (%46,8) 25.352 alt_right
Dentsitatea336,16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia974
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakTarbe
MatrikulaHU
huesca.es

Euskarazko testu berezi, historia-lan edo eleberrietan Oska izen historikoa erabil daiteke[2].

Geografia

Huescak ezaugarri mediterraneoak dituen klima kontinentala dauka. Urtean zehar alde termiko nabariak dira, laino egunak, haize gogorra eta elurteak ohikoak dira. Prezipitazioak ugariagoak izaten dira urrutik apirilera. Uda garaiko hilabeteak lehorrak izaten dira eta 35 graduko egunak ohikoak dira (maximo historikoa 1919ko abuztuan izan zen, 39 gradu).

Neguan, tenperaturak maiz jaisten dira zero azpitik (1967ko urtarrilean -

14 gradu zeroz azpitik izan ziren). Elurra zortzi eta hamabi egun bitartean jausten da hirian (1918ko neguan 21 elurte izan ziren negu osoan).

Erliebea

Pirinioetako kanpoko mendilerroen mugan dago. Bertatik, Isuela ibaia igarotzen da. Hiriak «Pirinioetako ate» izena hartu ohi du.

Hiria muino obalatu zabal batean dago, itsasotik 488 metroko altitudean. Sakonune lau handi batean dago, 20 kilometro inguruko diametroa duena, eta goragune txikiek ixten dute.

Udalerriaren erliebea bi unitate natural handik zehazten dute: Ebro Haranak eta Pirinioak. Azken hauek dira Huescako paisaiaren elementurik bereizgarrienak. Isuela ibaia hiritik igarotzen da eta udalerria zeharkatzen du ipar-mendebaldetik hegoaldera. Flumen ibaiak ipar-ekialdetik, ekialdetik eta hego-ekialdetik zeharkatzen du lurraldea.

Klima

Huescak ezaugarri mediterraneoak dituen klima kontinentala dauka. Urteko tenperatura-bitartea oso handia da.  Laino egunak, haize gogorra eta elurteak ohikoak dira. Prezipitazioak ugariagoak izaten dira urritik apirilera. Urteko batez besteko tenperatura 14,4ºC-koa da eta urteko prezipitazio-kopurua 480 mm-koa da.

Uda garaiko hilabeteak lehorrak izaten dira eta 35ºC-ko egunak ere izan daitezke (gehiengo historikoa 1919ko abuztuan izan zen, 39ºC).

Neguan, tenperaturak maiz jaisten dira zero azpitik (1967ko urtarrilean -14 gradu zero azpitik izan ziren). Elurra zortzi eta hamabi egunez jausten da hirian (1918ko neguan 21 elurte izan ziren negu osoan).

Klimograma

Banaketa administratiboa

Huescako katedrala

Hiriguneaz gain, Huesca inguruan sakabanatuta, honako herriak daude:

  • Apiés
  • Banariés
  • Bellestar del Flumen
  • Buñales
  • Cuarte
  • Fornillos de Apiés
  • Huerrios
  • Tabernas de Isuela

Demografia

53 429 biztanle ditu (INE 2022), 161,03 km²-ko azaleran banatuta. Espainian biztanle gutxien dituen probintziako hiriburuetako bat da, eta bertan bizi da probintziako biztanleriaren ia laurdena.

Biztanleriaren bilakaera
1920193019401950196019701981199120012009 2021
13.92114.63217.73021.33224.37733.18544.37250.08545.87449.819 54.083

Politika

Huescako alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
LegegintzaldiaIzenaAlderdi politikoa
1979-1983José Antonio Llanas AlmudévarUCD
1983-1987Enrique Sánchez CarrascoPSOE
1987-1991Enrique Sánchez CarrascoPSOE
1991-1995Enrique Sánchez CarrascoPSOE
1995-1997Luis Acín BonedPAR
1997-1999José Luis Rubió GraciaPP
1999-2003Fernando Elboj BrotoPSOE
2003-2007Fernando Elboj BrotoPSOE
2007-2010Fernando Elboj BrotoPSOE
2010- 2023Luis Felipe SerratePSOE
2023 - Lorena Orduna Pons PP

Kultura

Hizkuntza

Hirian, somontanera izeneko aragoieraren aldaera bat hitz egiten da, gaztelaniaren eragin handia duena. 1950eko hamarkadatik aurrera, hizkuntzaren ezaugarri orokorrak galdu egin dira pixkanaka, baina gaur egun biziberritze-bidean dago, Consello d 'a Fabla Aragonesa eta beste kultura-elkarte batzuen sorrerari esker.

Jaiak

  • San Vicente, urtarrilaren 22.
  • Aste Santua, Interes Turistiko Nazionaleko jaia, hainbat kofradiak osatua, horien artean, Jesus Nazarenorena eta Santa Vera Cruz artxikofradia. Azken hau zaharrenetakoa da, 1500 inguruan sortua. Beste ekitaldi askoren artean, 1947az geroztik La Pasion antzezlana antzezten da.
  • San Jorge, apirilaren 23n
  • San Lorenzo, herriko jai nagusiak, abuztuaren 9-15 artean.

Aisialdia eta ekintza ludikoak

Huescak bi taberna-gune nagusi eta ditu: Alde Zaharra eta Tutua. Alde Zaharra Katedraleko plazaren eta Merkatu plazaren inguruan dago. Tutua Coso ibaiaren beste aldean dago, San Lorenzo, Aita Huesca kaleak eta Roldan kalea; bertan,  askotariko musika estilotako tabernak daude.

Loarreko gaztelua

Huesca hiriaren ondare artistikotik at, inguruan Loarreko gaztelua dago. Europa osoan hobekien kontserbatu den gaztelu erromaniko honetan, film ugari egin dira, besteak beste Albaniaren konkista edo Kingdom of Heaven ospetsua.  

Loarreko gaztelua

Ingurune naturala

Huesca ingurune naturalarekin lotura handia duen hiria da, eta berdegune ugari eta bidegorri sare zabala ditu. Huescako Hoyaren erdian eta Pirinioetatik gertu dagoenez,  kirolarekin loturiko hainbat ekintza egin daitezke bertan. Hemen adibide batzuek:

  • Carcavilla  herritik pasatzen den Gallego ibaitik Morillo de Galligo (Murillo de Gállego) herriraino, rafting egiteko aukera paregabea dago.
  • Rigloseko malloak horma bertikaleko haitzak dira, malloak deiturikoak. 275 metroko altuera hartzen duten horma bertikal handiak dituzte. Oso leku preziatua da eskaladan aritzeko.
Rigloseko malloak
Rigloseko malloak
  • Las Peñas de Riglos herritik hainbat mendi ibilbide egin daitezke, Villa Villalangua edo Salinas de Jakatik (Gatzaga eta Gatzaga Zaharreko arroila) eta Riglosetik (Rigloseko Sare Zirkularra eta Solano Bidea) oinez joateko seinaleztatutako ibilbideak, edo, adibidez, Galtzada erromatarreko bidezidorra, Tristeko amildegitik eta Enako herritik igarotzen dena, San Juan de la Peña monasteriorantz.
  • Moliniello edo As Ollas sakanetan dagoen Garona ibaian, barrankismoa egiteko aproposa da.
  • Bike Mailuen Erresuma deituriko ibilbidetan  (Riglos eta Villalangua artean) mendiko bizikletan ibiltzeko paraje ezin hobeak daude. 

Gastronomia

Hauek dira ingurune honetako jakirik preziatuenak: artzain-mamiak, zopa oskolduna edo baratxuri-zopa, entsaladak, lekaleak edo barazkiak (kardua, borraja...), salmorejoa, oilaskoa txilindron erara, amuarraina edo bakailaoa ajoarriero erara, arkumea artzain erara, txiretak, ehizatik eratorritako produktuak, eta askotariko hestebeteak besteak beste.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.