Osintxu
Osintxu edo Martires Bergarako (Gipuzkoa) iparraldean eta Deba ibaiaren ezkerraldean dagoen auzoa da, Soraluzeren ondoan kokatutakoa. Haran horretako herri gehienen moduan, Osintxu, hiruzpalau mendiren magalean eraikia dago. Frontoi bat, plaza bat eta baseliza txiki bat, eta hainbat etxe ditu. Osintxuk 500 biztanle inguru ditu eta gehienak mendietako baserrietan bizi dira.
Osintxu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′22″N 2°24′24″W |
Garaiera | 125 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 408 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Mugakideak
Iparraldean Soraluzeko udalerria, eta hego-mendebaldean Basalgo, hegoaldean Murinondo eta hego-ekialdean Elosua auzo bergararrak mugakide ditu.
Auzuneak
- Muskiritxu (Muzkitxu): Arando, Laspiurgañekoa, Gento eta Gantxegigoiti baserriak arkitektonikoki aipatzekoak dira.
- Iraban: Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta baserriak.
- Kalparra: Izarre eta Untzueta baserriak.
- Mekolalde.
Historia
Herriaren lehenengo aipamen idatzia "Osiranzu" da, data ezezagunekoa, fonetikoki "Osintxu" gelditu dena.
Espainia eta Frantziaren arteko Konbentzio Gerrak herria kolpatu zuen, eta 1795eko maiatz eta ekain artean Muskiritxu aldean borrokak pairatu zituzten.
1834ean aldiz uholdeek kalteak eragin zituen Osintxun, besteak beste baseliza desagerraraziz. Leku berean San Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza eraiki zuten geroago, 1881ean parrokia bilakatu zena.
Azkenik, kalean biztanleria igo egin zen XX. mendeko hasieran Artetxetar anaien enpresa 1910ean abiatzean. Industria jarduera tradizionala aurretik bazegoen, Muskiritxu errekaren urak aprobetxatuz ur-erroten edo boluen bidez. Horren lekuko dira Atxuriondo, Billotegi, Laspiur eta Osintxu izeneko boluak.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
474 | 478 | 475 | 459 | 457 | 443 | 444 | 445 |
Osintxuar ezagunak
- Isabel Lete Landa (1913-1941), moja eta dohatsua.
- 1984 eta 1986an Osintxuko Juantxo Urbieta eta Amaia Agirre dantzariek Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketa irabazi zuten Seguran.
- Jose Luis Gorrotxategi, bertsolari ohia.
- Jon Olivares, aktore eta hezitzailea. [1][2]
- Paulo Azpiazu, “Azpiazu Fitness” bezala ezaguna den instagramer eta entrenatzaile pertsonala.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Osintxuko informazioa udal webgunean
- «Zerbait benetakoa kontatzen duzunean norberarengan ardura gehigarri bat sortzen da» EITB 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- «Lankide berriak OinHerri egitasmoan» txatxilipurdi.eus 2015-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).