Oscar Nitzchke
Oscar Nitzchke (Altona, Hanburgo, 1900eko abuztuaren 29a - Ivry-sur-Seine, 1991ko otsailaren 11) alemaniar arkitektoa izan zen. Arkitektura ikasketak Genevan eta Parisen egin zituen. 1923an arkitekturako lantegi bat ireki zuen beste gazte berritzaile batzuekin batera. Bere garaiko teknikak ikasi ondoren, eraikin metalikoen lehiaketa bat irabazi zuen Estrasburgon (1929). 1936an New Yorkeko Rockefeller Center-eko Wallace K. Harrison arkitektoarekin lan egin zuen. 1940an Bronxeko zoorako eraikinak sortu zituen, eta 1947an Nazio Batuen egoitzarako etxe-orratzak diseinatu zituen. 1949 eta 1953. urteen bitartean egin zuen bere lanik garrantzitsuena: Alcoaren egoitzako (Pittsburgh) sarrera, fatxada eta eraikuntza elementu guztiak diseinatzea. Bere lana ezaguna izaten hasi zen Frantzian eta Estatu Batuetan, batez ere Cooper Unionek New Yorken egin zuen erakusketaren ondorioz (1985)..
Oscar Nitzchke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altona (en) , 1900eko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Suitza Frantzia |
Heriotza | Ivry-sur-Seine, 1991ko otsailaren 11 (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/3/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.