Osasun publiko eta pribatu

Osasungintza oso garrantzitsua da pertsona guztien osasuna eta ongizatea mantentzeko eta hobetzeko. Horrela diruduna izan nahiz pobrea edo dirugabea izan, gaixotasunak edo beste motatako osasun beharrizanak (istripu batean apurtutako hezurrak, adibidez... ) tratatu ahal direlako. Honen haritik, gaur egun bi motatako osasungintza sistema daude; publikoa eta pribatua.

Osasungintza pulblikoaren eta pribatuaren arteko desberdintasunak

Osasungintza publikoa

Osasungintza publikoa gobernuak finantzatutako dohako sistema da; ez da enpresa batena, baizik eta gobernuarena eta horregatik publikoa da, hau da, hiritar guztientzat eskuragarria. Berdin dio nongoa den, edo zenbat diru kobratzen duen, txiroa edo diruduna izan, pertsona guztiek dute eskubidea osasun-publikoaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Osasungintza publikoan hainbat motatako zerbitzuak aurkitu ahal dira: gaixotasun larri batzuen tratamendua ( adibidez, minbizia ), gaixotasun kronikoen tratamendua ( adibidez, diabetesa ), lehen mailako arreta ( familia-medikua ), tratamendu psikologikoak, eta oroar pertsonaren ongizate fisikoa eta mentala ahalbidetzen dituztenak.

Osasungintza pribatua

Osasungintza pribatuan, enpresa pribatuak daude bakarrik, hau da, ez da osasun publikoa bezala, osasungintzaren zerbitzuak erabili behar badituzu, ordaindu behar duzu. Ordaintzerakoan zerbait puntuala izan ahal da; kasu bakarrerako ordaindu daiteke, edo osasun-seguru baten bitartez erabili daiteke, hilabetero kuota bat ordainduz horrela osasungintzaren zerbitzuren bat behar duen momentuan erabiltzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.