Osaba Tomen etxola

Osaba Tomen etxola (ingelesez Uncle Tom's Cabin) 1852ko Harriet Beecher Stowe estatubatuar idazle eta abolizionistaren eleberri bat da. 1852ko martxoaren 20an lehenbiziko aldiz argitaratua izan zen. 1853an A Key to Uncle Tom's Cabin (Giltza bat Osaba Tomen etxolarentzako) eleberriak jarraitu zion. Arrakasta handia izan zuen liburuak: lehen urtean 300.000 ale saldu zituen AEBetan, nahiz eta herrialdearen hegoaldean debekatu zuten. Esklabotzaren aurkako kontzientzia zabaltzen tresna garrantzitsutzat jotzen da.[1] Erlijioak eragin handia du liburu honetan.

Osaba Tomen etxola
Bostongo 1852ko argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHarriet Beecher-Stowe (1852)
Argitaratze-data1852ko martxoaren 20a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaUncle Tom's Cabin
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaThe National Era (en) Itzuli
Herrialdea AEB
IlustratzaileaHammatt Billings (en) Itzuli
Euskaraz
IzenburuaOsaba Tomen etxola
ItzultzaileaArantza Sarriegi
Argitaratze-data1980
BildumaItzul saila

Egoera historikoa

XIX. mende hasierako esklabotzaren inguruko eztabaidan, Estatu Batuetako hegoaldeak haren alde agertu zen bere plantazio erraldoien interesak defendatzeko, iparraldekoek, aldiz, industrian oinarritutako ekonomia baten jabe izanik, hura deuseztatzea eskatzen zuten. Estatu libre batera ihes egiten zuten esklaboen aurkako 1850eko legearen harira, Harrietek Osaba Tomen etxola idatzi zuen. 1851 eta 1852 urteen artean atalka argitaratu zuen, eta 1852an, lege bidegabeen eta esklabotzaren deuseztatzea aldarrikatzen zuen istorioa liburu batean kaleratu zen.[2]

Argumentua

Batez ere osaba Tomen istorioa kontatzen du, zuela urte batzuk Shelbytarren jabetzan lan egiten zuen esklaboa, non bere familiarekin bizi zen, eta esklabo trafikatzaile bati saldu zioten. Tom saldua izan ondoren esklabista bortitzen eskuetan erori zen gorabeherekin batera, Elizaren istorioa kontatzen da baita ere; Eliza Shelbytarren jabetzatik ihes egin zuen, Harry bere seme txikia ere saldua izan ondoren, Tom bezala. Eleberrian ere baita beste pertsonaia batzuena ere, azaltzen da hala nola Georges Harrisena, Elizaren senarra, bere jabeengandik ihesi zoana.

Amaieran, Simon Legree esklabuen jabearen aginduz, osaba Tom zartailuz jo zuten hiltzeraino bere arrazako jendea zigortzeari uko egin ziolako. Heriotza horren berri izan zuenean, Tomen jabearen zenaren semeak, George Shelbyk, libre utzi zituen bere esklabo guztiak.[3]

Gai nagusia

Liburuak gai nagusitzat esklabotza du, eta bi kontakizun paraleloki azaltzen ditu: etxaldeko beltzarena eta landako beltzarena. Lehena Osaba Tom da, esanekoa eta hotzana, bere etxalde eta plantaziotik kanpo etorkizunik ez dagoela sinistuta; bigarrena aldiz, bere eta bere familiaren askatasuna lortzeko asmoz edozer gauza egiteko prest dago.

Eleberria modu kritikoan aztertuz gero, aise antzeman daiteke arrazakeriaren oinarriak, hura posible egiten duen ideologia, zalantzan jarri beharrean hartaz baliatu egiten dela beltzen alde egiteko. Halere, eleberri honek bere garaian AEBetako gizartean eragin handia izan zuen, kontzientzia askotan esklabotasunari buruzko kezka piztu baitzuen.

Euskaraz

1980an Arantza Sarriegi itzultzaileak itzuli eta Jose Mari Aleman Amundarainek marrazkiz ilustratutako euskarazko argitalpena argitaratu zen.

1987an Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldariak euskarazko itzulpena argitaratu zuen. 2014an Susaeta argitaletxeak ere Lucía Mora itzultzailaren argitalpen bat argitaratu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.