Orvalgo abadia
Orvalgo abadia (frantsesez: Abbaye Notre-Dame d'Orval, nederlanderaz: Abdij Notre-Dame d'Orval) zistertar-trapatar abadia da, Villers-devant-Orvalen dagoena, Florenville udalerrian, Belgikako Luxenburgo probintzian. Beneditarrek XI. mendean sortua, Citeauxko ordenak bereganatu zuen 1132an.[1] Frantziako Iraultzaren garaian, lekaideak egotzi eta ondasunak Nazioaren esku geratu ziren. Ondorengo urteetan eraikinak suntsituak izan ziren. 1926an, Sept-Fonseko abadiako lekaide batzuk Orvalen kokatu eta monasterio berri bat eraikitzen hasi ziren, 1936an abadia maila erdietsi zuena.[2] Abadiaren eraikuntza ordaindu ahal izateko, garagardo fabrika bat sortu zuten 1931n, Orval izeneko trapatar garagardoa ekoizten duena.[3]
Orvalgo abadia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Valonia |
Province of Belgium | Luxenburgo |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Virton |
Belgikako udalerria | Florenville |
Koordenatuak | 49°38′23″N 5°20′56″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Namur (en) |
Webgune ofiziala | |
Erreferentziak
- Orval: Une longue histoire.... orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).
- Orval: Resurrection. orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).
- Orval: Brasserie. orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.