Oruç Reis
Oruç Reis (Oruç almirantea) edo Aruj (turkieraz: Oruç Reis (Lesbos, 1474–Aljeria,1518), baita ere Baba Aruj eta Bizargorria gisa, otomandar inperioaren kortsario aliatua izan zen. Hiri desberdinetako sultana ere izan zen: Jijel (1514), Shershell (1516), Aljer (1516), Ténès (1517) eta Tilimsen (1517). Botere handia eskuratu zuen eta kristauen benetako zigorra izan zen; musulmanentzat benetako heroi mitikoa izan zen, ordea.[1] Bere anaia Hayreddin ere Oruçekin batera borrokatu zuen eta baita botere handia izan zuen ere; Oruç hil ondoren bere anaia nagusiaren lana jarraitu zuen.
Oruç Reis | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mitilene, 1473 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Tilimsen, 1518 (44/45 urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Yakup Ağa | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | beilerbeia, kortsarioa eta itsas ofiziala | ||
Gradua | amiral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Izenak
Fikzioan (zineman, literaturan, musikan) gehien gelditu dena "Bizargorria"arena izan da. Izengoitia egokia izan liteke baina, berez, beste izen baten deformazio batetik dator: "Baba Aruj" izengoititik. "Baba"" hitzak "aita" esan nahi du, beraz, Aita Aruj; batzutan ere "Baba Oruç" edo Aita Oruç. Kristauek "Barba" (bizar) ulertzen zuten. "Aita"ren kalifikazioa musulmaneei laguntzeko zuen joeragatik dator. Oruç Reisek Iberiar Penintsulatik ihes egin nahi zuten mudejarei lagundu zien, 1504 eta 1510 artean. Oruçek musulman hauei itsasontziz Afrikako iparraldera eraman zituen eta, bidaia bitartean, oso ondo tratatu zituen; horregatik, aitaren tratamendua.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Bizargorri anaien inguruko artikulua.
- (Ingelesez):Beste artikulu.
- (Gaztelaniaz):Bizargorri anaien historia.