Ortozentro
Ortozentroa (grezierazko ορθόκεντρο hitzetik) triangelu baten hiru garaierek elkar ebakitzen duten puntua da.
Orto aurrizkiak zuzen esan nahi du grezieraz, eta oinarriak eta garaierak osatzen duten angeluari egiten dio erreferentzia.
Triangelu zorrotzaren kasuan, ortozentroa barnean dago; triangelua zuzena bada, angelu zuzenaren erpinean bertan dago; eta kamutsa bada, kanpoan dago.
ABC triangelua zeiharra bada —hau da, ez badu angelu zuzenik—, garaieren eta aldeen ebaki-puntuek abc beste triangelu bat osatzen dute, triangelu ortikoa edo garaieren triangelua deiturikoa. Bada, ortozentroak beste propietate bat du: irudian ikus daitekeenez, triangelu ortikoaren intzentroa da.
Ikus, gainera
- Euler-en zuzena
- Zirkunzentroa
- Barizentroa
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Altitude" MathWorld-en.
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Orthocenter" MathWorld-en.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.