Ortosa
Ortosa edo ortoklasa silikatoen taldeko minerala da, tektosilikatoen azpitaldean eta azpitalde horretan feldespatoen artean sailkatua. Ortosaren formula kimikoa K(AlSi3O8) da. Arroka igneoak eratzen ditu, eta lurrazalean oso mineral arrunta da. Feldespato edo feldespato ortosa izenez ere ezaguna da, baina izen horiek ez dira zuzenak, ez dutelako zehazki mineral hau aipatzen, baizik eta ortosa parte den mineral talde osoa.
Ortosa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | silikato |
Formula | K(AlSi3O8) |
Dana sailkapena | 76.1.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.FA.30 |
Sistema kristalino | monoklinikoa |
Talde espazial | 2/m - prismatiko |
Zelda unitatea | a = 8,5632(11) Å; b = 12,963(14) Å; c = 7,299(11) Å; β = 116,073(9)° |
Eponimoa | Esfoliazio (mineralogia) eta ortogonaltasun |
Identifikazioa | |
Kolorea | , arros argia |
Gogortasuna Mohs eskalan | 6 |
Distira | , erretxinadun |
Errefrakzio indizea | nα = 1,518 a 1,520 nβ = 1,522 a 1,524 nγ = 1,522 a 1,525 |
Pleokroismoa | non-pleochroic |
2V angelua | neurri: 35° to 75°, kalkulu: 52° to 70° |
Marra | zuria |
Erreferentziaka | [1] |
Sistema monoklinikoan kristaltzen da. Azidoek ez diote erasotzen, azido fluorhidrikoak izan ezik. Eguratseko eragileek deskonposatzen dute pixkana-pixkana. Karbono dioxido gasa duen uraren eraginez, ortosaren potasa kaolin bihurtzen da.
Pisu espezifikoa 2,5 eta 2,6 g/cm3 bitartekoa du, eta gogortasuna 6 eta 6,5 bitartekoa, Mohs eskalan. Kolorea zuri-grisaxka edo arrosa du; ezagutzen den mineralik arruntenetako eta ugarienetarikoa da, eta arroka igneoen osagai nagusia da. Granitoan aurkitzen da. Ortosaren aldaera garden eta horixkak bitxigintzan erabiltzen dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) «Ortoclase: Mineral information, data and localities.» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 12-05-2019).