Ortodoxoen bataiotegia
Ortodoxoen edo Neonen bataiotegia (italieraz Battistero Neoniano edo degli Ortodossi) Ravennan kokatzen da eta Teodoriko Handia errege ostrogodoak eraiki zuen V. mende bukaeran.
Ortodoxoen bataiotegia | |
---|---|
Battistero Neoniano | |
![]() | |
Early Christian Monuments of Ravenna | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Ravennako probintzia |
Italiako udalerri | Ravenna |
Koordenatuak | 44°24′56″N 12°11′50″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | V. mendea |
Izenaren jatorria | Neon of Ravenna (en) ![]() |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Ravenna-Cervia (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura paleokristaua |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 788-003 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Kontaktua | |
Helbidea | via Gioacchino Rasponi ‒ 48121 Ravenna (RA) |
Webgune ofiziala | |
|
Oinplano oktogonala du eta inguruan lau gune kokatzen dira. Kanpoaldea xumea den arren, barnealdea mosaikoz guztiz dekoraturik dago. Kupulan tondo bat azaltzen da eta honen inguruan bi erregistro.
- Tondoa: Jesusen bataioa azaltzen da. Jesus, Jordan ibaian dago (hau pertsonifikatua dago erromatar artean bezala), Jainkoak uso txuri forma hartzen du eta azkenik San Joan bataiatzailea ikus daiteke. Azkeneko honek harribitxizko gurutzea dauka ezkerreko eskuan eta eskuinekoarekin Jesus bataiatzen ari da. Pertsonai hauen izenak inskribatuak daude.
- Erregistroak: Batean 12 apostoluak ditugu (izenak idatzita daude) gortina batzuen azpian eta argimutilen artean. Prozesio baten itxura hartzen du. Bigarren erregistroan aldareak, liburu irekiak, tronu hutsak eta gurutzea daude.
Hondo neutroak erabiltzen zituzten, urrezkoak zein urdinak. Apostoluek eskuetan koroak daramatzate, salbamenaren koroak irudikatuz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) The Mosaics of the Baptistry of Neon - Mosaic Art Source
- (Ingelesez) Battistero Neoniano - Sacred Destinations
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.