Orti Otsoitz
Orti Otsoitz[1] —latinez: Fortun Ossoyç[2]— ( c. 980–Leza de Río Leza, c. 1050) Iruñeko Erresumako noblea izan zen.[3]
Orti Otsoitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñeko Erresuma, ezezaguna |
Herrialdea | Iruñeko Erresuma |
Heriotza | Leza de Río Leza, 1050 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Hobiratze lekua | Monasterio de San Prudencio de Monte Laturce (en) |
Familia | |
Aita | Otso Ortitz |
Ezkontidea(k) | Mentzia Gartzeitz (1044 - 1050) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Enplegatzailea(k) | Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea |
Biografia
1016an, Nuño Alvarez gaztelarrarekin batera, Iruñeko Erresuma eta Gaztelako konderriaren arteko muga ezarri zuen, agiria senior Furtun Ogoiz de Pampilona esaldiarekin sinatuz.
Viguerako tenente (1013ko apirila-1050eko azaroa), Arnedokoa (1040ko maiatza) eta Cantabria - Meltriakoa (1015eko urria-1042ko apirila) izan zen.[4] 1040an Gartzea Naiarakoak Camerosko lehendabiziko tenente izan zen, baina Eneko Semenoitz bere birbilobara arte Camerosko Jaurerria ez da ukaitza feudala izango.
1045ean Calahorrako konkistan parte hartu zuen. 1049an Nalda, Leza de Río Leza eta Juberako jaun bilakatu zen.
Ezkontza eta seme-alabak
1044 Mentzia Gartzeitz ezkondu zuen, Gartzea III.a Santxezen alaba naturala.[5] Hainbat seme izan zituen:
- Azeari Ortitz, Huarte, Azofra, Azagra eta Camerosko tenente.
- Eneko Ortitz, Arnedoko tenente izango zena.
- Antso Ortitz, Pancorbo, Azofra, Tobía eta Grañóngo tenente.
- Lope Ortitz, Calahorra eta Azagrako tenente.
- Semeno Ortitz, Cameros eta Viguerako tenente.
Erreferentziak
- «Orti: Latineko Fortunius (Fortuna teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko Fortun, Fortuin, Fortuño eta Ortuño-ren kidea.»
Iturria: «Orti», in Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia. - J. G. Gaztambide, ed. Colección diplomatica de la catedral de Pamplona, Tomo I 829–1243 (Gobierno de Navarra, 1997).
- Leza, Jesús de. (1954). Los López Díaz de Haro, señores de Vizcaya y los señores de Cameros en el gobierno de La Rioja durante la Edad Media (1016-1334). Logroño OCLC .776473731.
- Pescador Medrano, Aitor. «Tenentes y tenencias del Reino de Pamplona en Álava, Vizcaya, Guipúzcoa, La Rioja y Castilla (1004-1076)» Vasconia: Cuadernos de historia-geografía (29): 107-144. ISSN 1136-6834..
- Peterson, David. (2005). «"De divisione regno": poder magnaticio en la Sierra de la Demanda en el siglo XI» Brocar: Cuadernos de investigación histórica (29): 7-26. ISSN 0214-4670..