Ortheze

Ortheze[1] (frantsesez eta ofizialki Orthez, okzitanieraz Ortès) Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania Berria eskualdeko udalerria da.

Ortheze
Orthez
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiPaueko barrutia
KantonamenduOrthezeko kantonamendua
Izen ofizialaOrthez
Ortès
Jatorrizko izenaOrthez
Posta kodea64300
Geografia
Koordenatuak43°29′17″N 0°46′15″W
Map
Azalera45.86 km²
Altuera60 m
MugakideakBalansun, Baigts-de-Béarn, Biron, Bonnut, Castétis, Laà-Mondrans, Lanneplaà, Ozenx-Montestrucq, Saint-Boès, Salles-Mongiscard eta Sallespisse
Demografia
Biztanleria10.684 (2021eko urtarrilaren 1a)
218 (2020)
alt_left 5.524 (%51,7) (%46,1) 4.925 alt_right
Dentsitatea232,97 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1973ko urtarrilaren 1a
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMiranda do Douro
mairie-orthez.fr

Geografia

Paueko uhaitzak udalerria zeharkatzen du.[2] Bertatik mendebalderantz jotzen du eta herrigunearen gehiena bere ezkerraldeko ertzean dago (baita Santa Susana antzinako udalerria eta egungo auzoa eta industrialdea ere). Lac de l'Y grec (I grekoaren aintzira) alde batetik artifiziala da.

Etxeak eta Auzoak

  • Abiatze
  • Argagnon
  • Castétarbe
  • Santa Susana
  • les Soarns

Historia

Hiriko aztarnarik antzinakoenak XI. mendekoak dira eta egungo alde zaharrean dauden bi eliza erromanikoak dira. Huen inguruan bi burgu sortu ziren eta ibaia zeharkatzen zuen zubi gotortu bat eraiki ondoren 1260 inguruan batu eta egungo udalerria sortu zuten.

XII. mendean, Ortheze Bearnoko bizkonderriko hiriburua izan zen, Morlaàs eta gero baina Paue baino lehen. Biarnoko kondeek Akizeko bizkondeetatik eskuratu zuten eta XIII. mendean zehar bertan kokatu zuten bere egoitza nagusia. XIV. mendeko bigarren aldean, Jean Froissart kronikariak Gaston III.a Febusen agindupeko Orthezeko Gortearen ospea barreiatu zuen. 1385ean hiriak 436 su zituen.[3]

Joana III.a Nafarroakoak unibertsitate kalbinista eratu zuen hirian, non Theodore Beza irakaslea izan zen. 1569an Karlos IX.a Frantziakoaren fede katolikoaren aldeko aginduak hiriaren setioa suposatu zuen (Orthezeko gudua), azkenean Gabriel I.a Montgommerykoa higanoten kapitainak hartu zuena. 1684an, Nicholas Foucaultek, Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkoa zena, arrakasta gehiago izan zuen eta orthezetarrek, itxuraz behintzat, protestantismo uko egin zuten. Hala ere, oraindik protestante ugari daude hirian. Napoleondar Gerretan, 1814ko otsailaren 27an, hiriaren iparraldean dauden muinoetan Wellingtongo dukeak Soult mariskala menderatu zuen.

1957an Lacqen gas naturala topatu zutenean, bertoko instalazioak eraikitzeko jende ugari ailegatu zen Orthezera eta biztanleen kopurua 7.200dik 11.000ra pasa zen. 1973an Santa Susana antzinako udalerriarekin batu eta Orthez-Sainte-Suzanne izeneko udalerri berria eratu zuten, gero Ortheze bakarrik izango zena.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
3 679 6 738 6 987 6 802 7 121 7 857 7 021 7 184 6 948
185618611866187218761881188618911896
6 694 6 724 6 627 6 526 6 624 6 556 6 743 6 210 6 314
190119061911192119261931193619461954
6 365 6 254 6 247 5 850 5 952 6 219 6 175 6 450 6 713
196219681975198219901999200920142020
8 413 10 002 10 855 10 922 10 159 10 121 - - -

Alkateak

AlkateaAgintaldiaAlderdia
Hyppolite Blanc1872-1881
Henri Vidal1881-1882
Adrien Planté1882-1896
Emmanuel Estaniol1896-1900
Adrien Planté1900-1910
Edouard Chassignet1910-1912
Prosper Lacrouts1912-1919
Joseph Casteignau1919-1923
Jean Maillebiau1923-1925
Georges Moutet1925-1941Alderdi Erradikal Sozialista
André Daverat1941-1945
Adolphe Detchebarne1945-1947
Henri Cazenave1953-1959
Henri Cazenave1959-1965
Jacques Moutet1965-1971
Jacques Moutet1971-1977
Jacques Destandau1977-1983
Jacques Destandau1983-1989
René Ricarrère1989-1995PS
René Ricarrère1995-2001PS
Thierry Issartel2001-2008DVD
Bernard Molères2008-2014PS

Ikustekoak

Kirolak

Orthezeko kirol talderik nagusiena Pau-Orthez saskibaloi taldea da, 1984an Korać Kopa eta frantziar liga 9 aldiz irabazi dituena. Taldean NBAn ibilitako Boris Diaw, Gheorghe Muresan, Johan Petro, Mickaël Piétrus edo Antoine Rigaudeau jokalariak izan dira. Hala ere, 1989tik aurrera, pabilioia Pauen du.

Orthezetar ezagunak

  • Gaston III.a Febus (1331-1391), Biarnoko kondea.
  • Jacques Faget de Baure (1755-1817), politikari eta historialaria;
  • Pierre-Charles Chesnelong (1820-1899), alkate eta senataria.
  • Gaston Planté (1834-1889) fisikari eta asmatzailea.
  • Francis Planté (1839-1934) piano-jotzailea.
  • Paul Reclus (1847–1914) kirurgilaria.
  • Georges Lakonbe (1879–1947) euskalaria.
  • Alain Ducasse (1958) sukaldaria.
  • Jean-Louis Curtis (1917-1995) idazlea.
  • Corinne Touzet (1959) antzezlea.

Herri eta hiri senidetuak

Orthezek hurrengo udalerri senideak ditu[4] :

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.