Orthanc
Tolkienen legendarium ospetsuan eta legendarium horren zati den Eraztunen Jauna lanean Orthanc Isengarden erdian dagoen dorre garai bat da. Bere izena rohanerara zein sindarinera itzul daiteke. Lehenean, "izpiritu maltzurra" esan nahi du, eta, bigarrenean, "letaginaren mendia".
Deskribapena
Oso garaiak ziren lau zutabek osatutako dorre bat zen, harri beltzez fazetatuak eta elkarren artean lotuak. Altuera handira zutabe hauek berriz irekitzen ziren "adar" garai eta kurboak eratuz, idazkun bitxiez estalitako harri beltzezko plataforma bat inguratzen zutenak. Dorrea plataforma biribil eta mailakatu batean pausatua zegoen, hau ere harrizkoa. Hain garaia zen gizaki bat lautadatik bostehun oineko altuerara egon zitekeela.
Ekialdeko aurpegian eta bi zutabe baxuk osatutako angeluan burdinazko ate bat zegoen, eta apur bat gorago balkoi batera ematen zuen postigodun leiho bat. Bertara, 27 maila zituen harrizko eskailera bat igoz iristen zen. Dorrearen tontorrean kanoi-zuloak zeuden, nondik haran guztia ikus zitekeen, baina sarrera bakarra atea zen.
Etorbide zabal batek, lauzekin lauzatua, Isengardeko ate handietatik dorreraino zeraman. Honen luzera guztian zehar taila ezberdinak zituzten zutabeak zeuden.
Historia
Gondorreko dunedainek altxatu zuten Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran, Rohaneko Pasabidea zaintzeko eta bertan Arnor eta Gondorren arteko komunikabide bezala balio zuen palantirretako bat jarriz.
Eraztunaren Gerran, Entak, Isengarden suntsipenean dorrea behera botatzen saiatu ziren, arrakastarik izan ez zuten arren, baina dorrea inguratzearekin eta Sarumanek ihes egitea eragoztearekin konformatu ziren. Orthanceko ateraino Gandalf, Theoden, Eomer, Aragorn, Legolas, Merry eta Pippin iritsi ziren, zenbait rohirrimekin batera, Azti Zuriarekin hitzegiteko asmoz. Leiho batetik, Grimak Elkarteari, jakin gabe, Orthanceko Palantirra jaurti zion.
Orthancen zaharberritzea izan zen Elessar erregeak bere erregealdian egin zuen lehen gauzetako bat. Sarumanen palantirra berriz dorrean jarri zen eta hau sakon miatu zen, baliozko objektu ugari aurkituz, nagusiki Eorlen etxekoak, Grimak Edorasen lapurtu zituenak. Baina balio gehien zuten objektuak irekitzeko zaila zen ate baten atzean aurkitu ziren, Sarumanek, ziuraski bertan Eraztun Bakarra ezkutatzeko prestatu baitzuen. Baina Gimliri esker ireki ahal izan zen, eta bertan Elessarrek kutxa bat aurkitu zuen, barnean Elendilmir bitxia gordetzen zuena, mundu guztiak galdutzat jotzen zuena, baita Isildurrek Sauroni Eraztun Bakarra kendu zionean hau gordetzeko erabili zuen urrezko kutxa txiki bat ere.