Orreagako kolegiatako liburutegia
Orreagako kolegiatako liburutegia Orreagako multzo monumentalean kokatua dagoen liburutegia da, konplexuko museoan barnean kokatuta. Euskal Herriko liburutegi zaharrenetarikoa da. Liburutegiak Andre Mariaren Errege Kolegio-elizaren era guztietako gaiei buruzko 15 000 liburu baino gehiago bilduma eskaini du.
Orreagako kolegiatako liburutegia | |
---|---|
Orreagako kolegiata | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Orreaga |
Koordenatuak | 43°00′34″N 1°19′12″W |
Liburutegia
Artxibategia 1084an sortu zen eta geroztik gorde egin da nahiz eta mendetan zehar arazo handiak izan. Fisikoki prioretzaren ondoan dago. Bertan 15 000 liburu gordetzen dira. Liburu horien edukiak ugariak dira bai gaien aldetik (teologia, filosofia, elizaren historia...) baita hizkuntzen ikuspuntutik ere (euskara, hebraiera, greziera, latin, mandarinera... Halaber, bertan ere garrantzi handiko Artxibategi Historikoa dugu non, bederatzi mendetan zehar, administrazio liburuak, Kolegiataren barruko gorabehaerak, inguruko herrien dokumentazioa e.a. gorde baita.
Liburu garrantzitsuenak
- Pretiosa: XIV. mendeko kodexa. Abesbatza-liburua, kantu-liburua eta kartularioa da. Mota askotako testuak biltzen dira liburu honetan, esaterako Roncesvalles poema historikoa.[1]
- Christian Egenolffen Herbarum, arborum, fruticum frumentorum ac legaminum (1552)
Erreferentziak
- «ORREAGA / RONCESVALLES - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/58128.pdf