Orratz
Orratz hitzak hainbat adiera ditu:
- Jostorratza: Barratxo guztiz mehea, gehienetan altzairuzkoa, mutur batean puntan bukatzen dena eta bestean haria, lokarria, etab. sartzeko begi bat duena eta josteko, birjosteko, ehuntzeko, etab. erabiltzen dena[1].
- Buruorratza: Burua (zizt egiten ez duen beste muturrean duen handitua) duen orratza.
- Kateorratza, edo segurtasun-orratza, mutur batean kakoa duen orratz txiki bat da; horrela, oihalak finkatzen ditu baina ez da erraz askatzen.
- Toponimian, Zenbait mendi-tontor altu eta zorrotzi ematen zaion izena[1].
- Orratz (arraina): Singnatidoen familiako eta Syngnatus, Nerophis, Entelurus eta beste generoetako itsas arrain osteiktieen izen arrunta da[2].
- Trenbide-orratza: Trenbide-aldaketa egiteko gurutze edo lotunetan gurpilak gidatzen dituen erreietako bakoitza[1].
- Orratz (gaixotasuna): Zaldiaren gaixotasuna, hanka, lepo eta eztarrian eragiten duena[1].
- Orratz (arma): Hainbat su-armatan, fulminantea kolpatuz lehertarazten duen altzairuzko ziria[1].
- Orratz (botanika): Hosto luze eta oso estua, pinu, izei, eta abarrek dituztenen modukoa[1].
- Orratz (arkitektura): Zenbait dorre eta teilatutan jartzen den erremate estu eta altua[1].
- Orratz hipodermikoa: Diametro txikiko tutua, mutur batean puntan bukatzen dena, xiringaren muturrean jarrita medikamentuak injektatzeko erabiltzen dena[1].
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.