Orotavako harana
Orotavako harana, Tenerife uhartearen iparraldean dago, Kanarietan.
Orotavako harana | |
---|---|
![]() | |
Mota | haran, paisaia eta wine-producing region (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 28°23′15″N 16°32′43″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
Uharte bolkaniko | Tenerife |
Bertan, La Orotava, Los Realejos eta Puerto de la Cruz udalerriak daude.
Haran hau, guantxeen garaian, Taoro bezala ezagutzen zen, eta, hain zuzen ere, hemen amaitu zen Tenerife uhartearen konkista, 1496ko uztailak 25ean, Realejoseko Bakea deritzonarekin, arrazoi horregatik, Espainiako patroiaren omenez, Tenerife uharteko lehen tenplu kristaua eraikiz, Santiago Apostoluaren Parrokia Matriza. Taoroko mentzeiak, etsaitasunen amaiera adostu zuen Alonso Fernandez de Lugorekin (1456-1525).
Bisitari ugari eta ospetsuek laudoriotu dute euren paisaia eta bertako klima atseginaz gozatu: ospetsuenetako bat, Alexander von Humboldt izan zen, nor, elezaharrak dioenaren arabera, haranaren aurrean belaunikatu zen gaur egun bere izena daraman behatokian, eta bertako paisaia eta landaretza laudatu zituen.
2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Orotavako Haranak oraindik ez zuela bete hondakin urak biltzeko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]
Erreferentziak
- «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.