Orondritz

Orondritz[1][lower-alpha 1] (erroibarreraz: Olondiritz)[lower-alpha 2] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Orondritz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofizialaOrondritz
Burua
(2019-2023)
Lazaro Javier Ainziburu Erneta
(kontzejuburua)
Posta kodea31697
Herritarraorondriztar, olondiriztar
Geografia
Koordenatuak42°55′51″N 1°26′38″W
Azalera4,65 km²
Garaiera717 metro
Distantzia31,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria43 (2020:  1)
Dentsitatea15,7 bizt/km²

2020 urtean 43 biztanle zituen.

Bertako biztanleak orondriztarrak (erroibarreraz: olondiriztarrak) dira.

Izena

Orondritz edo Olondiritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olondiritz (1268)
  • Orondariz (1275)
  • Oronderiz (1276)
  • Orondoriz (1277)
  • Orondiriz (1279)
  • Horondiriz (1280)
  • Orondritz (1340)
  • Orondyriz (1366)
  • Orondiz (1587)
  • Olandriz (1800)
  • Olondiritz (1959)
  • Orondritz (1989)

Etimología

Orondritz toponimoa izen gardena da. Olondir (pertsona izena) eta itz (kokapen atzizkia) hitzeten arteko elkarketa da. "Olondir izeneko pertsona baten jabetzako lekua" bezala birformulatu liteke.[3]

Geografia

Orondritz Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Erroko estazioa da Orondiritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.

    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza

Kaleak

Herriak 4 kale ditu:[7]

  • Larrezar karrika
  • Larrañeta karrika
  • Done Joanes karrika
  • Done Anderes industrialdea

Etxeak

Herriak 43 etxe ditu:[7]

  • Xaskil
  • Berri
  • Marko
  • Baratzenea
  • Baltegi
  • Larrainenea
  • Bordixka
  • Larrain toki
  • Haritzenea
  • Xotro
  • Sastrerena
  • Sangorena
  • Txokolatero
  • Ezerrena
  • Eskolazarra
  • Mitxos
  • Artaiz
  • Espartingilenea
  • Txampin
  • Etxeberri
  • Zazkil
  • Korreo
  • Saket
  • Agederena
  • Borda Berri
  • Txai
  • Antonena
  • Iturralde
  • Zanzet
  • Txantxo
  • Euntxe
  • Felipe etxea
  • Kastellot
  • Alkaterena
  • Zabaltza etxea

Historia

Jaurerriaren antzinako lekua zen, 1280an urtero 104 soldata gehi 31 garagar eta olozko papar bat zor zuena.

1835-1845eko udal erreformetara arte, ibarreko alkateak herriaren gaineko jurisdikzioa erabili zuen, nahiz eta ekonomikoa bailarako beraren diputatuei eta bertako erregidoreei zegokien, txandaka euren bizilagunen artean izendatuak zirenak (1802an hogeita bat etxetatik, 1847an hemezortzi bizilagun). Erreforma horien ondoren, administrazio-araubide erkidearen mende geratu zen. Elizari dagokionez, azken data horretan oraindik auzotarrak ziren parrokiako abadea aurkezteko eskubidea zutenak. Urte berean, 1847an, eskola bat zuen, urtean 960 errealekin hornitua.

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 43 biztanle zituen Orondritzek.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
39 39 39 36 35 40 40 39 44 48 46 49 45 48 49 42 42 42 40 42 43
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

Orondritzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.

Kontzejua

Orondritzeko kontzejuakontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.

Kontzejuburuak

2011tik, Orondritzek kontzejuburu bat izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Lazaro Javier Ainziburu Erneta 2011 2015
Lazaro Javier Ainziburu Erneta 2015 2019
Lazaro Javier Ainziburu Erneta 2019 jardunean

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Orondritzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[11]

Euskararen Foru Legea

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Jaiak

  • Done Joanesko jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /oɾónð̞rit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /olónð̞iɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Orondritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Mikel Belasko. Toponimia. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. Erroibarko Udala. Orondritzeko planoa
  8. «Orondritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.