Oroitzen zaitudanean, ama

Oroitzen zaitudanean, ama Joseba Sarrionandiaren olerki bat da, 1994an Mikel Laboak musikatu zuena.[1] Erbesteari buruz hitz egiten du, oso modu laburrean. Olerkia bigarren pertsonan idatzita dago, eta idazleak amari zuzentzen dio, falta den semea/alabarentzat ere mahaia jartzen, leihotik begira dagoen bitartean, etorriko ote den zain.

Oroitzen zaitudanean, ama
Mikel Laboaren eta Esne Beltzaren olerkia eta musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa eta Esne Beltza
Sorrera-urtea1994
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar eta Baga Biga
Deskribapena
Honen parte da14 (albuma)
3 Kolpetan
HitzakJoseba Sarrionandia
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Joseba Tapia

Olerkia

Bederatzi lerro hauek osatzen dute olerkia:[2]

Oroitzen zaitudanean, ama
sukaldean egoten zara
mahaia bostentzat iminita,
aulkian eseri eta
leihotik begira,
kristala lausotzen duen
lurrina kendu gabe,
eta ni -badakit-
zeure begien hondoan nagoela

Abestia

Abesti gisa Mikel Laboak musikatu zuen 1994an, Hamalau diskoan, Joseba Tapiarekin batera.[1][3] Esne Beltza taldeak ere badu abesti horren bertsio bat Freedom 3 kolpetan diskoan.[4]

Erreferentziak

  1. «Oroitzen zaitudanean, ama - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  2. «Oroitzen zaitudanean, ama» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. Laboa, Mikel. «14» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  4. Esnebeltza. (2011). «Freedom 3 kolpetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.