Oroitz Jauregi

Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[1]

Oroitz Jauregi

Bizitza
JaiotzaLegorreta, 1974ko azaroaren 18a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaLourdes Oñederra
Joseba Lakarra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Facebook: oroitz.jauregi Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/oroitz-jauregi-nazabal?mota=phd&page=1&hizkuntza=es Edit the value on Wikidata

Euskaltzain urgazlea da 2021eko azaroaren 26tik.[2]

Biografia

Ikasketak

Euskal Filologian (1997) eta Aleman Filologian (2004) lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziatura bataren eta bestearen artean Alemanian (Max Planck Institut-en) ikerketa egonaldia egin zuen eta ikerketa hariari jarraituz, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologian doktore titulua lortu zuen 2007an Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskararen silaba: egitura eta historia” izenburuko lana aurkeztuta. Tesiaren izenburuak iradoki dezakeenez, euskararen fonetika eta fonologia arloak izan dira Oroitzen iker eremu nagusienak.

Irakasle ibilbidea

2004an hasi zen UPV/EHUn eskolak ematen eta 2009tik aurrera Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko kide da. Eskolak Graduan eta Graduondoan ematen ditu, gehienetan fonetika eta fonologia arloko gaiak lantzen dituzten ikasgaiak irakasten ditu.[3]

Sariak

2009an I. Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen, EHUk eta Euskaltzaindiak antolatua. Euskararen silaba, egitura eta historia ikerlanarekin, euskarazko tesi onena egin zuen.

Gerhard Bähr euskalari legazpiarrari buruz egindako liburua argitaratu zuen 2005ean, Bährrek Azkuerekin, Schuchardt-ekin eta Urkijorekin trukatu zuen gutuneria emateko. 2016an, berriz, gerrari buruzko Hurrengo geltokia filma egin zuen, Jon Diazekin batera.[2]

Argitalpenak

  • Correspondencia de Gerhard Bähr con R. M. Azkue, H. Schuchardt y J. Urquijo (1920-1944) (2005)
  • Euskararen silaba: egitura eta historia (2008)
  • Bihotz ahots: M.L. Oñederra irakaslearen omenez [arg. elkarlanean] (2019)

Erreferentziak

  1. irudia, Komunikazioa eta. «Jauregi Nazabal, Oroitz» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. «Nerea Azurmendi eta Oroitz Jauregi kide urgazle egin ditu Euskaltzaindiak» Goierriko Hitza 2021-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  3. «Irakasleak - master - UPV/EHU» master (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Kanpo estekak

  • Oroitz Jauregi. Tesiaren laburpena: Euskararen silaba: egitura eta historia
  • Wd Datuak: Q112574224
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.